Gros auzoan dagoen lantegi denda, non topatuko baitituzu pieza bakarrak eta jasangarriak, Euskal Kostaldeko itsas munduan inspiratuak. Zinkezko xaflako ebakinekin eta Zurriolako hondartzan jasotako zurki lehorreratuekin eskuz egindakoak.
Produktua
Sardina besokoa. Metal birziklatuzko besokoa. Erabilitako metala zinka da; obratik soberatutako txatalak, guztiz jasangarriak. Pieza bakoitza bakarra eta berezia da. Pieza bakoitza egiteko prozesu osoa eskuz egiten da: pieza moztu, lixatu eta nahi dugun forma mailukatuz eman ondoren, pintura akrilikoaz margotzen da; bukatzeko, bernizatu egiten da, pieza babesteko.
Lupia egurduna. Horma apaintzeko metalezko lupia PIEZA BAKARRA, unitate bat.
Erabilitako metala zinka da; obratik soberatutako txatalak, guztiz jasangarriak. Pieza bakoitza bakarra eta berezia da. Pieza bakoitza egiteko prozesu osoa eskuz egiten da: pieza moztu, lixatu eta nahi dugun forma mailukatuz eman ondoren, pintura akrilikoaz margotzen da; bukatzeko, bernizatu egiten da, pieza babesteko. Pieza hau Zurriolako hondartzan bildu eta tratatu egin zen egurrezko bloke baten gainean jarrita dago eta begidun torloju bat darama, horman jartzeko. Zurezko piezaren tamaina 43 cm x 13 cm da, eta lupiarena 40 cm x 10 cm inguru.
Helbidea: Kolon pasealekua 11, behea, 20002 Donostia (Kokapena)