Eskaintzen dugun pieza bakoitza bakarra da, ez dago bi berdinik. Izan ere, Batlló Concept, barne-diseinuko estudioa eta dekorazio denda izateaz gain

Gros auzoan dagoen lantegi denda, non topatuko baitituzu pieza bakarrak eta jasangarriak, Euskal Kostaldeko itsas munduan inspiratuak. Zinkezko xaflako ebakinekin eta Zurriolako hondartzan jasotako zurki lehorreratuekin eskuz egindakoak.

Amarenak ehun diseinuko eta moda jasangarriko enpresa da, janzki tradizionalak eta euskal kulturaren elementuak berritzen eta berrinterpretatzen dituena, gure ehun ondarea modaren bidez bizirik iraunarazteko, #janztekoistorioak sortuz.

Jantziak:


KAIKOUTIL IRATY jaka: Euskal jaka tradizionala, modernizatua. Molde zuzena eta mahuka frantsesa. Ehun marraduna, jatorriz, Iparraldekoa da, ehun urtetik gorako Tissage Moutet etxekoa. %100 kotoizkoa. Euskal Herrian maitasunez sortua.

BURUKOAK BASQUE NOBLE WOMAN kamiseta: GOTS kotoi organikoz egindako kamiseta. Unisex, emakume eta haur modeloak daude. Kamisetaren irudia XVI. mendeko euskal emakume noble baten ilustrazioan oinarritua da. Jantzi hau tinta ekologikoekin mimoz serigrafiatu da Tolosan (Gipuzkoa).

BERGARA praka: Unisex prakak, gizonek baserrian eta itsasoan zeramatzaten “praka-mantaletan” inspiratuak, aurrealdeko itxitura botoidunagatik. Alboko itxitura kremaileraduna eta bi poltsiko alboetan. "Eko" diseinatutako janzkia, gure aurreko bildumetako soberako oihalkiekin pertsonalizatua; Bergaran (Gipuzkoa) egiten zen eta orain dela 100 urtetik gora Euskal Herrian eta mundu osoan erabiltzen zen laneko arropan inspiratua. GOTS ziurtagiria duen %100 kotoi organikoz egindakoa.


Dendaren helbidea: Jose Miguel Barandiaran kalea 24, behea. 20013 Sagües-Donostia. (Kokapena)

 

"Lantegi txikia, non diseinu pertsonalizatuak eta esklusiboak egiten ditudan, artearekiko eta modarekiko zaletasuna uztartuz. Zetazko piezak: ehunak, neurrira egindako janzkiak, zapiak eta haizemaileak. Ehun birziklatu eta iraunkorrez egindako abarketak.

Abiapuntua: Bezeroaren gustua nire pinturekin irudikatzea"

Produktua


Belusezko, zetazko eta biskosa begetalezko kimonoa, udazkeneko naturan inspiraturiko tonu gorrietan eskuz margotua, artilezko etaminaz egindako forradurarekin, ondo ematen dioten tonuetan.

Rosas soinekoa, eskuz margotua. Defne % 100 bake zetazko ehunak lore arrosez beteriko zelai bat ekartzen du gogora. Abarketa urdinak, eskuz margotuak, ohe-estalki batetik datorren lihozko ehunez eginda daude; zola osoa jutezkoa da. Lore marrazki oso udakoa dute.


Helbidea: Juan de Garai, 2 (Kokapena) 

Artisau gozogintzako lantegia, elikadura intolerantzietan / produktu beganoetan/azukrerik gabekoetan espezializatua.

Produktuak


Argazkietako produktu guztiak beganoak dira, animalia jatorrizko elikagairik gabe. 3 bizkotxoak:

  • 1 limoiduna
  • 1 banilla eta txokolatea
  • 1 azenarioa eta intxaurrak

Lotus galletazko tarta, hori ere, beganoa. Kakaozko bizkotxo bustizko oinarria, lotus galletazko krema eta zeta-antzeko esne gaina, galleta eta kanelarekin.


Helbidea: Karmengo Birjina kalea 71, behea, Donostia