445.000 euro emango zaizkie enpresei Donostian bizi diren 65 langaberi kontratu mugagabeak egiteko.
Donostia Sustapenak enpresei laguntzak emateko deialdi berri bat egin du, langabezian dauden pertsonak kontratatzen laguntzeko. Laguntza sorta horrek Lanbideren finantziazioa du, eta Enplegua Sustatzeko Tokiko Ekintzen Planaren barruan kokatzen dira. Deialdia Donostian dauden tokiko enpresei zuzenduta dago, eta langabezian dauden 65 donostiarren kontratazio mugagabea ahalbidetuko du. Enpresa bakoitzak bi laguntza eskatu ahal izango ditu gehienez, eta 11.000 eurora irits daiteke sortutako lanpostu bakoitzeko.
Ekonomiako eta Bertako Enplegurako Zinegotziak, Marisol Garmendia, hauxe nabarmendu du: “Zinegotzigo eta Donostia Sustapeneko xede nagusia donostiarrentzat enplegua eta prestakuntza zein garapen profesionaleko aukerak sortzea da, ongizate pertsonalaren eta hiriko aurrerapen kolektiborako bide eraginkor gisa. Betekizun horretan, pertsona zaurgarrienak eta zailtasun gehien dituztenek laguntza berezia behar dute, hauek ematen dutena bezalakoa, eta lan munduan barneratzeko zailtasun handienak dituzten taldeak kontratatzea sustatu behar da”.
DBI jasotzen duten pertsonak, 35 urtetik beherakoak, 55 urtetik gorakoak edo iraupen luzeko langabetuak kontratatzen dituzten enpresek 10.000 €-ra arteko dirulaguntzak jasoko dituzte lanaldi osoko kontratu bakoitzeko, eta 5.000 €-koak lanaldi erdiagatik. Takde horietakoak ez diren pertsonak kontratatzen badira, enpresek 8.000 €-ra arteko laguntza jasoko dute lanaldi osoko kontratu bakoitzetik eta, aldiz, 4.000 € lanaldi erdiarengatik. Gainera, aipaturiko laguntza guztiak % 10 areagotuko dira emakume bat kontratatzen bada.
Deialdi honek artisten edo teknikarien iraupen mugatuko kontratu batzuk ere hartzen ditu, 8.250 eurora arte irits daitezkeen laguntzekin, aurreko paragrafoan aipatzen diren talde zaurgarrien kasuan. Gainerako kasuetan, laguntzak 6.600 eurokoak izango dira gehienez.
Kontratatutako pertsonak Donostian egon behar dute erroldatuta kontratatu aurretik, langabezian egon behar dute, eta Lanbiden-SVE (Euskal Enplegu Zerbitzua) enplegu eskatzaile gisa egon behar dute erregistratuta. Laguntzak 2023ko urtarrilaren 1 eta abenduaren 31 bitartean egin diren edo egingo diren kontratuei aplikatuko zaizkie.
Eskakizunak aurkezteko epea 2024ko urtarrilaren 31n bukatuko da, eta telematikoki aurkeztu behar dira www.fomentosansebastian.eus Donostia Sustapenaren webgunetik. Edozein informazio edo galderarako, deitu 943 482800 zenbakira edo idatzi Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera, eta adierazi gaian: “2023KO KONTRATATZEKO LAGUNTZAK”