• Etxea
  • Azken ordua
  • Donostiak 800.000 € emango ditu enpresa- proiektu berritzaileen hazkundea sustatzeko

Donostiak 800.000 € emango ditu enpresa- proiektu berritzaileen hazkundea sustatzeko

  • Laguntza-paketea hiru ildotan egituratzen da: langile kualifikatuak kontratatzea, proiektuaren gastu estrategikoak finantzatzea eta transferentzia teknologikoaren aldeko apustua egitea.
  • Eskabideak aurkezteko epea urriaren 30ean amaituko da.

Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bitartez, 800.000 euro jarriko ditu hiriko enpresa-ekimen berritzaileen eskura, "Hazkundea" programaren bidez. Enpresa-proiektu horien garapenari eta hazkundeari laguntzea du helburu, abian jartzeko hasierako fasea gainditu ondoren.

Ane Oyarbide, Ekonomia eta Tokiko Enpleguko zinegotziarentzat “funtsezkoa da erakundeetatik bultzada bat ematea enpresa-proiektu bat abian jarri duten pertsonei. Batez ere proiektu horien garapenaren lehen uneetan, zailtasun gehiago sor daitezkeenean. Eta horregatik, Ekonomia eta Tokiko Enpleguko zinegotzigoak, Donostia Sustapenaren bitartez, besteak beste langileak kontratatzeko eta finantzatzeko aukerak eskaintzen dituzten laguntza hauek abian jartzen ditugu”.


Laguntza horiek hiru ildotan proposatzen dira:

A.) Ekinn Talent programaren bidez, langile kualifikatuak kontratatzen eta Donostiako talentua garatzen laguntzea. Programa horren bidez, FSE+ kofinantzatua, lanaldi osoko kontratazioaren lehen 6 hilabeteak diruz lagundu ahal izango dira, 15.000ko gehieneko oinarrizko zenbatekoarekin. Laguntza handitu egingo da kontratatutako pertsona emakumea bada, 35 urtetik beherakoa, Donostiara itzultzen bada edo doktoratu aurreko kontratua bada. Igoera horiek metagarriak dira, baina laguntzaren zenbatekoa ez da 18.000€-tik gorakoa izango.

B.) Balio erantsi handia eta hazteko potentziala duten ETE berritzaileen hazkundea erraztea, gastu estrategikoak finantzatuz. 20.000 € arte eskainiko dira prestakuntza espezializatua, I+Gren babesa edo nazioarteko merkatuen garapena bezalako gastuei aurre egiteko.

C.) Ezagutzaren transferentzia eta hiriko zentro teknologikoekiko konexioa sustatzea, bonu teknologikoen bidez. Bonua 15.500 €-koa izango da gehienez, eta teknologia- eta ikerketa- zentro hauek eskaintzen dituzten zerbitzu aurreratuetakoren batez gozatzeko aukera emango du: CEIT, TECNUN, VICOMTECH, TECNALIA, IIS BIOGIPUZKOA, CIC NANOGUNE, CIC BIOMAGUNE.


Lantokia Donostian duten eta enpresa-proiektu berritzaileak garatzen ari diren pertsona autonomoek zein juridikoek eskatu ahal izango dituzte laguntza horiek.

Laguntza hauek Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, 2024rako prestatu duen laguntza ekonomikoaren paketea osatzera datoz, hala nola, dagoeneko herritarren eskura dauden enplegua sortzen duten enpresa berrientzako laguntzak, edo proiektu berritzaileak bizkortzeko programa, Ekinn+.

Eskaerak aurkezteko epea urriaren 30arte irekita egongo da edo baliabide ekonomikoak agortu arte. Eskabideak Donostia Sustapenaren webgunearen bidez aurkeztu beharko dira (www.fomentosansebastian.eus)

Informazio edo kontsultarik nahi izanez gero, jarri harremanetan 943 482800 telefonoaren edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikoaren bidez. Mezu elektronikoan jarri beharreko gaia: “Hazkundea laguntzak 2024”

 

* Ekinn Talent laguntzen % 40 Europako Gizarte Funtsarekin batera finantzatuko da, "EKINN TALENT" programarako EAEko 2021-2027 EGIF programaren esparruan.

europa gv logos