- Emakumearen Nazioarteko Eguna dela-eta, Donostiak emakumeen eta hiriko erakundeen talentua eta gaitasun ekintzailea aintzatetsi ditu sari hauekin.
- Eneko Goia: “Donostia ekintzaletzaren hiria da zuek bezalako emakumeei esker, eta horregatik gaur merezitako aitortza egin nahi dizuegu. Zuen lana eta irmotasuna jarraibide dira, bai enpresek emakumeen talentuaren aldeko apustua egiten jarrai dezaten, baita etorkizuneko belaundaldientzat ere”.
- Ane Oyarbide: "Funtsezkoa da zuek bezalako emakumeen talentua ikusarazten eta aitortzen jarraitzea, hesiak hautsi eta bidea irekitzeko gai izan zaretelako. Ahaleginarekin, sormenarekin eta ikuspegiarekin gure gizartea eraldatu eta etorkizun bidezkoagoa eta berritzaileagoa eraikitzen duzuen emakumeak ".
Aitziber López Cortajarena, ikertzaile bikaina, Ana eta Elena Orella, ahizpak eta ekintzaile donostiarrak eta Askora, emakumeen berrikuntza eta talentua bultzatzen dituen enpresa, izan dira EMAKUMEEKIN saria jaso duten emakumeak eta erakundeak, Emakumearen Nazioarteko Eguna dela-eta, Donostiak espiritu ekintzailea garatzen eta hirian berrikuntza bultzatzen laguntzen duten emakumeei egiten dien aintzatespena da hori.
Aintzatespena hiru kategoriatan egiten da: STEAM bokazioak bultzatzen dituen emakume ikertzailea, hiria eraikitzen duen emakume ekintzailea eta berrikuntzaren eta emakumeen talentuaren aldeko apustua egiten duen enpresa. Donostia Sustapenak aurtengo sarietarako egindako hautaketan, Aspegi, Emakumeak Zientzian, SShops edo Ostalaritza Elkartearen partaidetza eta proposamenak aurki ditzakegu.
Iñigo Olaizola Donostia Sustapeneko zuzendari kudeatzaileak banatu dituzte sariak, joan den otsailaren 26an urte bat bete zuen EKINN ekintzailetza- eta berrikuntza-nodoan egindako topaketa zirraragarrian.
Sariak banatzeko ekitaldian, ekintzailetzaren, zientziaren eta beste sektore profesional batzuen eremuan emakumeen presentzia sustatzeko lan egiten duten erakunde ugari izan dira. Aintzatespen horiek Donostia Sustapenak genero-berdintasuna bultzatuko duten programak garatzeko egindako apustuaren parte dira —urtero 2,3 milioi euro bideratzen dituzte programa horietara—.
Sari banaketan Donostiako alkate Eneko Goiak irabazle guztiak zoriondu ditu eta honakoa esan die: "Eskerrik asko egunero zuen sektoreetan egiten duzuen lanagatik. Horrek erreferente izatera eraman zaituzte, bai gure hiriko emakumeentzat, baita donostiar guztientzat ere. Alkate bezala gauza orain arte egindako lana egiten jarraitzeko eskatu nahi dizuet, izan ere zuen etorkizuneko arrakastak hiriaren arrakastak ere izango dira". Hortaz, segidakoa azpimarratu du: “Donostia ekintzailetzaren hiria da zuek bezalako emakumeei esker, eta horregatik gaur merezitako aitzortza egin nahi dizuegu. Zuen lana eta irmotasuna jarraibide dira, bai enpresek emakumeen talentuaren aldeko apustua egiten jarrai dezaten, baita belaunaldi berrientzat ere, generoa zeinahi den ere hiri honetan ekintzaile izatea etorkizuneko apustua dela ikus dezaten".
Bestalde, Ane Oyarbide Ekonomia eta Tokiko Enpleguko zinegotziarentzat, "funtsezkoa da zuek bezalako emakumeen talentua ikusarazten eta aitortzen jarraitzea, hesiak hautsi eta bidea irekitzeko gai izan baitzarete. Ahaleginarekin, sormenarekin eta ikuspegiarekin, gure gizartea eraldatzen ari zareten eta etorkizun bidezkoagoa eta berritzaileagoa eraikitzen duzuen emakumeak. Funtsezkoa da gaur egungo neska eta gazteak zuek bezalako erreferenteekin esparru guztietan haztea: zientzian, ekintzailetzan, teknologian, kulturan... Horrela bakarrik bermatu ahal izango baitugu talentuak generorik ez izatea eta aukerak benetan berdinak izatea guztientzat. Udaletik, ekitatearekin dugun konpromisoa berresten dugu, ezberdintasunak ezabatzen eta emakumeen lidergoa indartzen laguntzen duten ekimenak bultzatuz eta babestuz. Izan ere, emakumeak bultzatzen dituen gizartea aurrera doan gizartea da ".
EMAKUMEEKIN 2025 SARIEN ZERRENDA
STEAM bokazioak bultzatzen dituen emakume ikertzaile bikaina kategoria
Aitziber López Cortajarena, emakume ikertzaile bikaina. CIC biomaGUNEko zuzendari zientifikoa 2022tik.
Aitziber López Cortajarenaren ibilbide aipagarria saritzen du, bere ibilbide profesionalak eragin nabarmena izan baitu estatuan eta nazioartean. CIC biomaGUNEko zuzendari zientifiko gisa, Aitziber nanoteknologia biomolekularreko laborategiko buru da, eta modu aktiboan laguntzen du zientzian emakumezko erreferenteak ikusarazten eta STEAM bokazioak sortzen. Lidergoa sustatzeko eta zuzendaritza-postuak betetzeko egiten duen lanak ikerketa-arloa sendotzeaz gain, belaunaldi berriei zientzia- eta teknologia-arloetako karrerak jarraitzeko inspirazioa ematen die.
Hiria eraikitzen duen ekintzailea kategoria
Ana Orella Mateu eta Elena Orella Mateu. Anhelo marka sortu duten ahizpak eta bazkideak.
Ana eta Elena Orella Mateu Anhelo marka sortu duten ahizpek eta bazkideek egindako bide inspiratzailea nabarmentzen du sari horrek. Beren hiriaren alde egin dute markaren egoitza gisa, nahiz eta nazioarteko enpresa aintzatetsietan bestelako aukerak izan. Marka sortzailea eta berritzailea da lehengai bereizleak eta negozio-lerro berriak txertatzen dituelako, baita nazioko, nazioarteko eta tokiko azoketarako bildumak sortzen dituelako ere; hiriaren presentzia globala indartzen du horrela. Gainera, Anhelok pertsonak eta ingurumena errespetatzen dituzten produktu kosmetikoak ditu, eta lan-bizitza bateragarri egitea bultzatzen du, langileei ordutegi malguak eskainita.
Emakumeen talentuaren eta berrikuntzaren aldeko apustua egiten duen tokiko enpresa kategoria
Askora. Elikagaietan eta kolektiboentzako zerbitzuetan espezializatutako enpresa.
Askora saritu da, alegia, elikaduran eta kolektiboentzako zerbitzuetan espezializatutako enpresa, hasieratik berdintasunarekiko duen konpromiso irmoagatik. Askorak, gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna sustatzeaz gain, ekitate- eta errespetu-balioekin ere egiten du lan, hezkuntza txiki-txikitatik bultzatuz. Mahi-Mai eredu berritzaileak ikasleen garapena, gizarte-kontzientzia, jasangarritasuna eta ohitura osasungarriak sustatzen ditu, eta, ikastetxeekin eta familiekin lankidetzan arituta, berrasmatu egin ditu zerbitzuak, korporazio-eremutik harantz joanez eta gizartea eraldatzen lagunduz. Horrez gain, berdintasuna bultzatzen duten sareen zati da (Erantzunkide Sarea eta Emakunde) eta hainbat proiektutan hartzen du parte (Emaktiva). Horri esker, lidergo sendoa du emakumeen berdintasunaren eta enplegagarritasunaren esparruan.
EMAKUMEEKIN sarien bigarren edizioa da. Lehenengoan, Marianela García (emakume ekintzailea), ViveBiotech (emakumeen berrikuntza eta talentua bultzatzen dituen enpresa) eta María Muñoz Cafarell (ikertzaile bikaina) izan ziren sarituak.