Azken ordua
Donostiak Gazte Talentuaren I. Azoka antolatzen du, gazte kualifikatuei zuzenduta, garapen profesionala bideratzeko. Azoka Kursaalen izango da datorren asteartean, urriaren 19an, DSS WeekINN, Donostiako Berrikuntzaren Astearen baitan.
‘Ilargi Guztiak-Todas las lunas’ fantasiazko kontakizuna, Igor Legarretak zuzendua eta Euskadin eta Nafarroan filmatua, aukeratu du epaimahaiak X. San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission Sariaren irabazle gisa. Epaimahaiko kideak izan dira Javier Aguirresarobe argazki zuzendaria, Marta Etura aktorea, Gorka Otxoa aktorea, Ágatha Ruiz de la Prada diseinatzailea eta Benito Zambrano zuzendaria.
Covidek eragindako krisiaren ondoren, Donostiako merkataritza sektorean joera aldaketa bat ari da gertatzen, eta hori agerian geratu da saltoki berrien irekierarekin. 2021ean, 165 saltoki berrik eman dute alta, eta, aldiz, 127 baja zenbatu dira. Beraz, saldoa positiboa da, hirian 38 saltoki berri gehiago daudenez irekita.
Masterchef Polska programa, Polonian dagoeneko hamar edizio daramatzana, Donostiara iritsi da hasi berri den denboraldiko finalerdia grabatzera, San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission-arekin lankidetzan. Aukeratu duten eszenatokia Miramar Jauregia izan da eta haraino bertaratu dira Polonian TVN kateak eskaintzen duen programako lehiakideak eta epaileak. Parte hartzaileek euren sukaldaritza proposamenak aurkeztu dituzte Jauregiko terrazetan, atzealdean Kontxako badiaren ikuspegi paregabea zutela.
DSS Market Plaza (www.dssmarketplaza.eus) online salmentaren eta zerbitzuen plataforma digitalak, Donostiako merkatari txikikariak biltzen dituenak, eskaintzen kanpaina bat abiarazi du ‘Eskolara itzulera’ errazteko. Eskaintza horretan 400 produktu baino gehiago daude, eta herritarrek deskontu handiekin eskura ditzakete horiek. 30 euro baino gehiagoko erosketen kasuan (erosketa bat pertsonako), 20 euroko hobaria aplikatzen da automatikoki. Horri % 10eko deskontua gehitu behar zaio (produktu bakoitzeko 5 euro gehienez); deskontu hori jada aplikatuta dago webeko prezioetan, ‘Eskolara itzulera’ kanpainako gaietan. Erosketak irailaren 9a eta urriaren 9a bitartean egin daitezke webean. ‘Lehenengo erosketa’ sustapenaren onuradun izan ziren pertsonek aukera dute hobaria duen bigarren erosketa bat egiteko.
Donostia-Biarritz autobus turistikoak eragin positiboa izan du hiriko merkataritzan eta ostalaritzan
Donostia eta Biarritz lotzen dituen autobus zuzena oso harrera ona izaten ari da bi hirietan, uztailaren 14ean martxan jarri zenetik. Hilabete batean 3000 bidaiarira iritsi da zerbitzua, eta horrek eragin positiboa izan du Donostiako merkataritzan eta ostalaritzan. Marisol Garmendia Garapen Ekonomikoko zinegotziak adierazi duenez, "Oso pozik gaude ekimen honekin; izan ere, bi hiriak onuradun atera gara bisitarien trukearekin eta, batez ere, hiriko merkataritza eta ostalaritza sektoreetan izaten ari diren inpaktua oso positiboa da.