Abuztuaren 25tik urriaren 6ra bitarte, kanpainako produktu guztiek % 10eko deskontua izango dute, eta deskontu honi gehitu ahal izango zaio plataforman lehen edo bigarren erosketa egiteagatik eskeintzen den deskontua ere.
Urtebete eskaseko bizitzarekin, DSS Market Plaza plataformak, Donostiako Sustapenaren bidez Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak abian jarritakoa tokiko merkataritzari bere eraldaketa digitalean laguntzeko, berriro jarriko du martxan "Eskolara Itzuli" kanpaina, %10eko deskontua izango duten 443artikulurekin (3 €gehienez).
Gainera, kopuruari, 10 €-ko deskontua gehitu ahal izango zaio DSS Market Plazan egindako lehen erosketa bada, eta 12 €-koa bigarren erosketa bada. Bi kasuetan, gutxieneko erosketa 30 €-koa izango da.
Plataformari atxikitako saltokien edo plataforman erregistratutako erabiltzaileen kopuruak gora egiten jarraitzen du, DSS Market Plazaren lehen urteurrena ospatu ondoren. Gaur egun, plataformak 230 establezimendu eta 5300 erabiltzaile ditu erregistratuta.
Ekonomia Bultzatzeko eta Merkataritzako zinegotzia den Marisol Garmendiak gogorarazi duenez “merkatuaren kontsumo-ohitura berriei erantzuteko eta tokiko merkataritzaren lehiakortasuna hobetzeko sortu zen plataforma. Gaur egun, Donostiako merkataritzarako online salmentaren erreferentea da dagoeneko DSS Market Plaza, eta bezeroentzako hurbileko erosketen erreferentziazko webgunea bilakatu da”.
DSS Market Plazaren kanpaina berri honek deskontu interesgarriak izango ditu abuztuaren 25etik urriaren 6ra. Deskontua duten artikuluak www.dssmarketplaza.eus en aurki daitezke. Alta emateko edo informazio gehiago jasotzeko, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera idatz daiteke edo 943482800 telefonora deitu.