Interesa duten saltoki eta negozioek oraindik bidali dezakete eskaera www.donostiagabonetakoazoka.eus webgunera, epea irailaren 12an amaituko bait da.
Aurtengo Gabonetako Merkatua osatuko duten 50 etxolak Food truckak Frantzia Pasealekuan, Ramon Labayen Plazan eta inguruetan kokatuko dira, eta 2022ko Gabonetako Europako Hiriburu titulua izango dute.
Datorren astelehenean, irailak 12, amaituko da Donostiako Gabonetako Merkatua osatuko duten 50 etxoletako bat eskatzeko epea. Aurten, Genovarekin batera, Gabonetako Europako Hiriburua izango da. Interesa duten saltoki guztiek www.donostiagabonetakoazoka.eus webgunera bidal dezakete eskaera egun horretara arte.
Gure hiriko Eguberrietako ezinbesteko hitzordu gisa, eta Estatuko iparraldeko merkatu erakargarrienetako bat izanik, aurten ere tokiko talentuaren eta Donostiako merkataritzaren aldeko apustua egingo du, egun hauetan lan izugarria egiten dutenek.
Ekonomia Bultzatzeko zinegotzia den Marisol Garmendiak gogorarazi duenez “Gabonetako Merkatua Gabonetako kanpaina solidario, inklusibo eta asmo handiko baten parte da, eta dagoeneko lantzen ari diren hainbat ekimen berritzailerekin harritzen jarraitzea izango du helburu”. Izan ere, Eguberrietako Europako Hiriburu izendatua izateak gehiago indartuko du data horietan Donostiak izango duen erakargarritasun turistikoa.
Gabonetako Azoka hurrengoen salmentara egongo da zuzenduta:
- Gabonetako janari tipikoak: Gabonetako produktu tipikoak eta sasoikoak, gozokiak, gozo-dendak eta gozogintza, aukerako kontserbak edo fruitu lehorrak.
- Jostailuak eta Gabonetako haurrentzako opariak: Gabonetako umeentzako jolasteko gaiak, jostailuak, eskulanak, liburuak edo ipuinak esaterako.
- Artisautza gaiak eta Gabonetako opariak: Artisautza, apainketa, antzinako altzariak, bitxiak, jantziak, kapelak edo eskularruak esaterako, zeramika, urregintza, pintura edo Gabonetako musika-tresna tipikoak.
- Gabonetako apainketa: Jaiotza tradizionalarekin, irudiekin eta osagarriekin lotutako gaiak, Gabonetako mahai-tresnak, argiak, girlandak, apainketa eta Gabonetako apaingarriak edo Gabonetako loreak.
Etxolak eta food-truckak egunero egongo dira irekita azaroaren 25etik urtarrilaren 6ra arte, abenduaren 25 eta urtarrilaren 1an ezik, non itxita egongo diren. Oinarrietan zehazten dira nahitaezko irekitze-ordutegiak, goizeko 11etatik gaueko 9ak arte doazenak.
Hauek dira etxola alokatzearen prezioak:
a) 6 asteko guztizko prezioa (11/25tik 01/06ra):
- Etxola txikiak (3x2m2 ): 1.694 euro (BEZa barne).
- Etxola handiak (4x2 m2) eta food-Truckak: 2.480,50 euro (BEZa barne)
b) 3 asterako prezio osoa (11/25tik 12/16ra eta 12/17tik 01/06ra):
- Etxola txikiak (3x2m2): 895,40 euro (BEZa barne).
- Etxola handiak (4x2 m2) eta food-Truckak: 1.294,70 euro (BEZa barne).
Food-truckentzako prezioak:
- Aldi osoa (6 aste): 2.480,50 euro (BEZa barne)
- Aste bakoitzeko: 650 euro (BEZa barne)
Esan bezala, Gabonetako Merkatuan erakusketari gisa parte hartzeko, eskaera www.donostiagabonetakoazoka.eus webgunearen bidez bidali behar da irailaren 12a baino lehen.