• Etxea
  • Azken ordua
  • Donostia “Greencities & S-moving”-en kongresuan, Estatuko Smart Cities Fororik handienean egongo da

Donostia “Greencities & S-moving”-en kongresuan, Estatuko Smart Cities Fororik handienean egongo da

Iñigo Olaizola Donostiako Sustapenaren zuzendaria “Administrazio publikoa eta ekintzailetzaren sustapena” izeneko jardunaldian hizlarietako bat izango da. Jardunaldian estatuko eta nazioarteko adituak bilduko dira.

Malagara joateak COTEC adituen sareko Lurralde Eraginaren Batzordearen bilerara joateko aukera ere emango du.

Donostiako Sustapena Malagako “Greencities & S-moving” Kongresuan izango da asteazkenean eta ostegunean. Bertan, hiri jasangarri eta adimendunak proiektatzen dituzten enpresak, profesionalak, erakundeak eta administrazio publikoak bilduko dira.

Donostiak "Urban Intelligente Room" espazioan parte hartuko du. Bertan, teknologia disruptiboak, hirien berdintasuna eta jasangarritasuna, finantzaketa eta startupak landuko dira.

Izan ere, Iñigo Olaizola Donostiako Sustapeneko zuzendaria izango da “Administrazio publikoa eta ekintzailetzaren sustapena” izeneko saioko hizlarietako bat, Madrilgo, Breslaviako (Polonia) eta Ceutako udaletako ordezkariekin batera.

Iñigo Olaizolarentzat “garrantzitsua da Kongresu honetan egotea, izan ere, Donostia Sustapenak hiriarentzat duen ekintzailetza-estrategia aurkezteko aukera ematen du, eta, horrez gain, beste administrazio publiko batzuk horren inguruan mgaratzen ari diren ekimenak aztertzeko aukera ematen du. Adibidez, gure “ResidenciasTalent” proiektu pilotua partekatzeko balioko du, bertako talentuari ostatua eskainiz, bere bizitza- eta lanbide-proiektua Donostian garatu ahal izan dezan.”.

Malagara joateko bidaia ere balio izango du bihar, asteartea, COTEC sareko Lurralde Eraginaren Batzordearen bilkuran landuko den “ekonomia zirkularra eta Lurraldea” saioan parte hartzeko. Donostiako Sustapena ekainean sartu zen COTEC-eko sarean. Sare horri atxikitzeak indartu egiten du hiriak berrikuntzaren alde egiten duen apustua, hiriaren etorkizuneko garapenerako funtsezko motorra baita.