Irailean 26an | 09:30 - 11:00 | PRESENTZIALA
* Lekua: EKINN eraikina San Bartolome 16 | Kokapena ikusi
SAIOAREN HELBURUA
Ekintzailea zara edo negozio bat duzu martxan eta jauzi digitala eman nahi duzu? Tailer praktiko honetan, online presentzia profesionala sortzeko zer behar den ikasiko duzu (oinarrizko weba, domeinuak, Google My Business eta Analytics) eta denbora eta eraginkortasuna nola irabazi Calendly, ChatGPT, Claude edo Copilot bezalako tresnak erabiliz.
Tresna horiek modu erraz eta praktikoan erabiltzen ikasiko duzu, zure negozioa lehen egunetik ikusgarriagoa eta produktiboagoa izan dadin.
NORI ZUZENDUA
Donostian negozioa abian jartzen ari diren edo duela gutxi jarri duten ekintzaileentzat.
IRAKASLEA
INNOBIDE ESTRATEGIA AHOLKULARITZA – DANIEL TAMARGO.
* Programa horren %40 Europako Gizarte Funtsarekin batera finantzatuko da, 2021-2027 EAEko EGIF+ Programaren esparruan, "EKINN HARRERA" programarako.