Izendapen horren bidez, Gabonetako helmuga turistiko bihurtuko da Donostia, eta are erakargarriago bihurtuko du jadanik 2 milioi bisitari lortuak dituen programa. Datorren ostiralean (ekainak 3), Donostia “2022ko Gabonetako Europar Hiriburu” aitortzeko ekitaldia egingo da osoko bilkuren aretoan. Europar Parlamentuak babestutako saria da, eta Italiako Genova hiriarekin partekatuko du.

Ekonomia Bultzatzeko zinegotzi Marisol Garmendiak eta COTEC fundazioko presidente Cristina Garmendiak Donostiaren bat-egitea gauzatu dute Talent Housen. Ofiziala izango da ekainean bertan, Madrilen. COTEC fundazio pribatu bat da, irabazi-asmorik ez duena. Haren misioa berrikuntza sustatzea da, garapen ekonomiko eta sozialaren motor gisa.

Aurkezteko epea ekainaren 30ean amaituko da, eta aurkezten diren produkzio etxeek estatuko Film Comission baten edo batzuen babesa izan beharko dute. Berritasun gisa, edizio honetan, sariak aipamen bat emango dio film luze, film labur edo serie bati eta haren ikus-entzunezko produkzio etxeari, baldin eta, SSGFCren lankidetzarekin, Gipuzkoan filmatu badu. SSGFCek emango du 3.000 euroko saria.

Donostiako Udalak, Donostia Sustapena erakundearen bidez, aipatutako Plana bultzatu du 8.457.723 €-ko inbertsio batekin Horietatik 4 milioi lan merkatuan sartzeko zailtasun handienak dituzten taldeentzat lan aukerak sortzeko erabiliko dira Donostiako Udalak, hiriaren etorkizunaren oinarriak finkatzeko, Donostia Sustapenaren bidez, 2022ko DSS Ekonomia Bultzatzeko Plana abian jarri du, eta 8,4 milioi euroko zuzkiduraz hornitu du.

Aurtengo edizioa maiatzaren 14an izango da, larunbata, Harria parkeko teilatupean. Garapen Ekonomikorako Zinegotzitzak, Donostia Sustapenaren bitartez, antolatu du, bigarren urtez jarraian, Altzako Bertako Produktuen Eguna, 13 ekoizleren parte hartzea izango duen azoka batekin, iazko parte hartzaileen kopurua areagotuta. Jarduera hau Donostia Sustapenak abiarazi duen eta Guztiona klusterraren laguntza duen Donostia Urban Lur proiektuaren barne dago.

SmartKalea proiektuaren 2021eko urteko txostena argitaratu da. Txosten horretan, 2021ean SmartKalea barruan monitorizatutako datuen emaitzak jasotzen dira. Zehazki, etxebizitza eta saltokien energia-kontsumoak eta kontsumo horien bilakaera aztertzen da txostenean. Halaber, argiztapen publiko adimendunaren kontsumoak aztertzen dira. Bestalde, oinezkoen, ibilgailuen eta tren-bidaiarien ugaritasunarekin lotutako datu monitorizatuak aztertzen dira.