Donostiako Udalak, Donostia Sustapena erakundearen bidez, aipatutako Plana bultzatu du 8.457.723 €-ko inbertsio batekin Horietatik 4 milioi lan merkatuan sartzeko zailtasun handienak dituzten taldeentzat lan aukerak sortzeko erabiliko dira Donostiako Udalak, hiriaren etorkizunaren oinarriak finkatzeko, Donostia Sustapenaren bidez, 2022ko DSS Ekonomia Bultzatzeko Plana abian jarri du, eta 8,4 milioi euroko zuzkiduraz hornitu du.

Aurtengo edizioa maiatzaren 14an izango da, larunbata, Harria parkeko teilatupean. Garapen Ekonomikorako Zinegotzitzak, Donostia Sustapenaren bitartez, antolatu du, bigarren urtez jarraian, Altzako Bertako Produktuen Eguna, 13 ekoizleren parte hartzea izango duen azoka batekin, iazko parte hartzaileen kopurua areagotuta. Jarduera hau Donostia Sustapenak abiarazi duen eta Guztiona klusterraren laguntza duen Donostia Urban Lur proiektuaren barne dago.

SmartKalea proiektuaren 2021eko urteko txostena argitaratu da. Txosten horretan, 2021ean SmartKalea barruan monitorizatutako datuen emaitzak jasotzen dira. Zehazki, etxebizitza eta saltokien energia-kontsumoak eta kontsumo horien bilakaera aztertzen da txostenean. Halaber, argiztapen publiko adimendunaren kontsumoak aztertzen dira. Bestalde, oinezkoen, ibilgailuen eta tren-bidaiarien ugaritasunarekin lotutako datu monitorizatuak aztertzen dira. 

651 enplegu eta 181 enpresa berri sortzea ekarri zuen planak. Donostiako Udalak 8,5 milioi euro inguru jarri zituen 2021ean hiriko ekonomiari bultz egiteko, Hiriaren Ekonomia Suspertzeko Planaren bidez.

Iaz, San Sebastian-Gipuzkoa Film Commissionek 66 ikus-entzunezko proiekturi lagundu zien lurralde horretan, eta horietako 56, bulego horrekin elkarlanean filmatu ziren.

El torneo, organizado por la Concejalía de Impulso Económico de Donostia-San Sebastián, a través de Fomento de San Sebastián, de la mano de la Agencia Vasca de la Innovación-Innobasque, reunió a 226 participantes en la universidad de Tecnun el sábado 5 de marzo.