Azken ordua
Abuztuaren 25tik urriaren 6ra bitarte, kanpainako produktu guztiek % 10eko deskontua izango dute, eta deskontu honi gehitu ahal izango zaio plataforman lehen edo bigarren erosketa egiteagatik eskeintzen den deskontua ere Urtebete eskaseko bizitzarekin, DSS Market Plaza plataformak, Donostiako Sustapenaren bidez Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak abian jarritakoa tokiko merkataritzari bere eraldaketa digitalean laguntzeko, berriro jarriko du martxan "Eskolara Itzuli" kanpaina, %10eko deskontua izango duten 443artikulurekin (3 €gehienez).
“Game of Thrones” telesaileko familia nagusienetako bat den Targaryen familiaren armarria artelan bihurtuko da hondartzan, eta mundo osoan telesailaren estreinaldia sustatzeko balioko du. Kontxako hondartza aukeratua izan da datorren astelehenean, abuztuaren 22an, HBO Max streaming plataforman estreinatuko den "la Casa del Dragón" telesailaren mundu mailako estreinaldia sustatzeko. George R. R. Martinen “Sua eta odola” eleberrian oinarrituta, “La Casa del Dragón” Targaryen etxearen ezinbesteko istorioa da. Telesailak 10 kapitulo ditu, eta “Game of Thrones” baino 200 urte lehenago girotzen da.
Espainiako Epidemiologia Elkartearen Urteko Biltzarrak markak hautsiko ditu Donostian, 800 parte-hartzaile eta mila komunikazio baino gehiagorekin. Klima aldaketa, ingurumena, hiri osasuna eta desparekotasun sozialak dira topaketaren protagonistak, eta gaur goizean aurkeztu dute, Donostiako Udalean emandako prentsaurrekoan. Lehorteak, uholdeak, uraren eta airearen urritasuna eta kutsadura, laborantza-eremuen galera, uzten murrizketa, elikadura-osasuneko arazoak eta besteak beste dengeak, zikak eta chikungunyak transmititutako gaixotasunen hedapena tenperaturen igoerak planetaren osasunean eragindako ondorio larrietako batzuk dira ...
Esperientzia pilotu honek 7 apartamentu jartzen ditu urritik aurrera gaur egungo Talent Housen, proiektu profesional berritzaileekin lotutako gazteentzat. Talent House II-k ateak irekitzen dituenean, beste 15 apartamentu ere batuko dira. Apartamentuetako egonaldia 2 urtekoa izango da gehienez, eta gazteek hobari handiak izango dituzte alokairuaren prezioan.
Emakumeak Zientzian sareko enpresa eta erakundeek 20.000 eurorainoko laguntzak jaso ditzakete, 30 urtetik beherako emakume doktoregaiak 3 urtera arte kontratatzen badituzte Emakumeak Zientzian sarea osatzen duten erakundeek laster eskatu ahalko dituzte laguntzok www.fomentosansebastian.eus web-orrian. Donostia Sustapenak datozen egunetan zabalduko du Donostiako Udalaren Ekonomia Bultzatzeko DSS2022 Planaren esparruko laguntza berriak eskatzeko epea.
Dirulaguntzaren zenbatekoa 3.000 eurokoa izan daiteke dssmarketplaza.eus plataformara atxikita dauden saltokintzat, Digital Dendak prestakuntza-programan parte hartzen dutenentzat edo Donostia Sustapenaren beste programa batzuetan parte hartzen duten saltokientzat Laguntzak laster eskatu ahalko dira www.fomentosansebastian.eus webgunean Donostiako Garapen Ekonomikoko Zinegotzigoak, Donostia Sustapenaren bitartez, tokiko merkataritzaren eraldaketa digitalari eta lehiakortasun-hobekuntzari laguntzeko "Digital Dend@k" laguntzen edizio berri bat sustatu du.