Aurten ere, Donostia Sustapenak Donostia Innovation Challenge egitasmoaren beste edizio bat antolatu du, hiriko gazteek proiektu bat enpresaren eta teknikaren ikuspegitik diseinatzen eta kudeatzen ikas dezaten. Ildo horretan, gaitasun pertsonalak (softskills) nahiz gaitasun teknikoak trebatuko dituzte, besteak beste, berrikuntzari lotutako enpresa kudeaketan, diseinu estrategikoan eta abarretan.

Joan den astelehenean, urtarrilak 24, Explorer ekimenaren beste edizio bati ekin genion Talent House eraikinean. Ekintzailetza programa bat da, 18 eta 31 urte bitarteko gazteei zuzendua, betiere gizartean eragin positiboa sortzeko grina badaukate eta ekintzailetza lanbide aukera gisa esperimentatu nahi badute.

Mirafloresen, Peruko Surf Cityn, izan zen abenduaren 13tik 15era World Surf Cities Network (WSCN), Surfaren Hirien Nazioarteko Sarearen urteko bilera. Sare hori sor zedila sustatu zuen Donostia Sustapeneko Surf City Donostia Klusterrak, jarduerak koordinatzeko sarearen buru den hiriko klusterrak. Ekitaldia aurrez aurrekoa eta online izan zen, eta balio izan zuen urteko jardueren balantzea egiteko, esperientziak partekatzeko, ekintza plana aztertzeko eta sarearen webgunearen bertsio berria aurkezteko. Sarearen jarduerari buruzko eta parte hartzen duten hiriei buruzko informazio guztia bilduko du webgune horrek.

Gaur, ostirala, amaitu da “Real Sociedad Challenge 2.0” ekimenaren bigarren edizioa Reale Arena estadioan. Proiektu honen burua Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoa da Donostia Sustapenaren bidez, Real Sociedad Fundazioarekin elkarlanean. Edizio honetan Donostiako 14 eta 18 urte bitarteko 288 ikaslek parte hartu dute, eta errealitate areagotuarekin motibo txuri-urdinak dituen Gabonetako postal bat diseinatzeko erronka izan dute. Ekintza Ikastolako DBH4A ikasgelak jaso du "Proiektu onena" kategoriako saria.

Izendapena Italiako Genova hiriarekin partekatuko du, Gabonetako Europako Hiriburuaren Lehiaketaren Nazioarteko Epaimahaiak aurkeztutako proiektuaren maila tekniko handia, proposamenak eta hiriak Eguberrietako Europako balioekin duen konpromisoa baloratu ondoren. Donostiako 2022ko Gabonetako proiektuak hainbat elkartasun-ekintza, teknologia berriak edo merkatuaren nazioartekotzea aurreikusten ditu.

DSS Market Plaza online zerbitzuen eta salmentaren plataforma digitalak Digitalizazioari Laguntzeko Proiektu Publiko Onenaren saria jaso du D+I Innovation Awards 2021 sarien lehen edizioan, hiriko merkataritza-sektorea digitalizatzen egindako ekarpenagatik.