Azken ordua
Marisol Garmendia, Ekonomia Bultzatzeko zinegotzia:“Gure saltokiek tradizioa eta modernitatea bateratzen dakite. Donostiak Merkataritzaren Egunaren edizio berri bat ospatu du, hiriko saltokiei sariak emanez, haiek beren egunerokoan egiten duten lana aitortzeko eta babesteko. Edizio hori Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak antolatu du, Donostia Sustapenaren bidez, eta San Sebastián Shops elkartea izan da laguntzaile.Sariak Maria Cristina hotelean egin zen ekitaldi batean eman ziren, eta Almacenes San Ignacio, Minimil, Zugasti Jantziak, Miniusse, Mikel Aranburu Arte y Grabado, The Loaf, Noventa Grados, Muno Baserria eta Garrarte saltokietako ordezkariek jaso zituzten.
Donostiako Sustapenak kudeatutako Guztiona Nekazaritzako Elikagaien Klusterreko enpresa batzuk San Sebastian Gastronomikan izango dira azaroaren 15an, 16an eta 17an, eta haien produktuak erakutsiko dituzte aurten azalera bikoitza izango duen stand propioan. Era horretan, helburua da tokiko enpresen lehiakortasuna hobetzea, urteko ekitaldi gastronomiko handienean egonda.
Donostiak «Bertako produktuekin konprometituak» sariak eman ditu gaur, Boulevardean Bertako produktuaren Egunagatik ezarri duten karpa handian. Sarion bidez, Donostiako ostalaritza-establezimenduen, saltegien eta hotelen jarduna eta lan ona aitortzen da, tokiko produktuari dagokionez. Hona hemen sariak, Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak eta Donostia Sustapenaren Guztiona Nekazaritzako Elikagaien Klusterrak entregatutakoak jaso dituzten establezimenduak: Kostera jatetxea, ostalaritzako establezimenduen kategorian; Lasala Plaza hotela, hotelen kategorian; eta Elkano 1 Gaztagune, saltegien kategorian. Sariak emateko orduan, tokiko produktuaren erabilera hartu da kontuan, hala kontsumorako nola salmentarako.
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, berriro ekin dio ReaktivaT programari. Egitasmo horrek lan munduan orientatzeko, trebatzeko eta integratzeko ibilbide osoak biltzen ditu; lana lortzeko zailtasunak dituzten langabeei zuzendurik dago, eta, bereziki, 45 urtetik gorako pertsonei, horiek baitira hiriko langabe guztien % 55. Iaz 200 bat pertsonak hartu zuten parte programan eta % 25ek lana lortu zuten.
Azaroaren 5ean eta 6an, Donostiako Bulebarrean, Tokiko Produktuaren Egunaren beste edizio bat egingo da, Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak antolatuta, Donostiako Sustapeneko Guztiona Klusterraren bidez, inguruko nekazaritzako elikagaien ekoizpenei balioa emateko.
Berrikuntzaren Astea, urriaren 18tik 22ra bitartean garatua, helburua betez amaitu da. Izan ere espazio bat eskaini nahi zuen, gune bat, hiriak berrikuntzaren alde egin duen apustua ikusgarri egiteko. Ekonomia Bultzatzeko zinegotzigoak Donostia Sustapenaren bitartez eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekiko elkarlanean antolatu duen DSS WeekINNek, “Etorkizunera itzultzea” goiburuarekin, Talentu Gaztearen 1. Azoka hartu du –Donostiako punta-puntako 57 enpresa eta erakunde izan dira bertan, eta 200 lanposturainoko eskaintza egin dute hiriko gazte kualifikatuentzat–, eta baita enpresei, hezkuntza esparruari, ikerlariei, ekintzaileei eta abarri zuzendutako zenbait aditu jardunaldi ere.