Abian jarri zure negozioa gure laguntzarekin

Ekitea erabaki baduzu, eta orain zer? Galdetzen badiozu zeure buruari, leku egokira iritsi zara. Izan ere, gure aholkularitza pertsonalizatuaren bidez, zure ideia bideragarria izan daitekeen ala ez egiaztatu ahal izango duzu.
Zure enpresa-plana egiten ere lagunduko dizugu.

PRESENTZIALA | Nola jakin dezaket nire negozio-ideia errentagarria izango dela?

Maiatzaren 24a | 09:30 - 11:00 | PRESENTZIALA

 * TOKIA: EKINN San Bartolome Gaina 16 (Catalonia Hotelaren sarrera parean)
 

SAIOAREN HELBURUA

Tailer honetan plan ekonomiko-finantzario sendo bat egiten ikasiko dugu, zure negozio-ideia dirua sortzeko gai izango den ikusteko. Horretarako, gure kalkuluak egiten lagunduko digun tresna bat erabiliko dugu..

NORI ZUZENDUA

Negozio idea duten ekintzaileei eta martxan dauden enpresei

IRAKASLEA

Unai Manso – CFO Finamik

 

Saiora izen emateko epea aurreko eguneko 14:00tan itxiko da. Epe horren ondoren egindako eskaerak ez dira onartuko. Izena eman baduzu eta zure parte-hartzea berresten ez badizugu, jar zaitez gurekin harremanetan.

Ekitaldiak

Etengabeko prestakuntza

Zure ezagutza zabaldu nahi baduzu ekintzailetza, zientzia, berrikuntza gaietan, edo gaurkotasuneko gaietan ospe handiena duten hizlariei entzun nahi badiezu, 70 prestakuntza-bideo baino gehiago dituzu eskura.