Habia

 

Ekintzailetza berritzaileko programa, hasierako garapen momentutan dauden eta hazkunde potentziala duten enpresa proiektuei zuzendua.

Banakako aholkularitzaren bidez, hasiera fasean, ahalmen berritzailea duen zure enpresa proiektua garatzen laguntzen dizugu 20 orduko aholkularitza-programa honen bidez.

  • NORENTZAT DA ZERBITZU HAU?
    • Proiektua Donostian garatzeko konpromisoa duten pertsona ekintzaileentzat zuzendua.
    • Start-up-ak izan behar dira (5 urtetik beherakoak), helbide fiskala eta lantokia Donostian dutenak.
  • ZERTAN DATZA ZERBITZU HAU?

    Zerbitzu hau eskatu nahi baduzu, lehenik eta behin hitzordua eskatu behar duzu, eskura uzten dizugun estekan. Eskaera jasotzen dugunean, txantiloi bat helaraziko dizugu memoria tekniko gisa, bete eta bidali beharko diguzun proiektua hobeto ezagutzeko, baloratu ahal izateko. Zure parte hartzea berretsi ondoren, banaka lan egingo dugu zurekin. 20 ordu inguru izango dira behar duzunari buruz aholkatzeko: negozio-eredua garatzea, finantza-plana, etab.

Dokumentazioa eta erlazionatutako estekak

Webgune honetan edo Erregina Erregentearen 8 gure bulegoetan eska dezakezu.

ONLINE ESKAERA