Abalen Programa - Donostia Sustapenaren eta ELKARGI SGR sozietatearen arteko hitzarmena

 

Elkargik S.G.R. eta Donostia Sustapenak lankidetza hitzarmen bat dute, Donostiako berrikuntza proiektuei edo hazteko ahalmen handia duten enpresa-proiektuei finantzaketa errazteko helburuarekin. Abalatu beharreko eragiketen gehieneko zenbatekoa 250.000 €-koa izan daiteke.

  • ZEIN ENPRESAK JASO DITZAKETE FINANTZATZEKO ABAL HORIEK?

    Oinarri teknologiko edo berritzailea duten jarduerak gauzatzen dituzten enpresek eta hazteko ahalmen handia dutenek, betiere ETE gisa kalifikatuta badaude, ez badute zorrik Donostia Sustapenarekin edo Elkargirekin, egunean badauzkate Ogasunari eta Gizarte Segurantzari egin beharreko ordainketak eta gure programetan parte hartzen badute.

  • NOIZ ESKA DAITEKE?

    Urteko edozein garaitan eska dezakezu.

  • ZER DIRA ZEHAZKI ABAL HORIEK?

    Proiektu berritzaileak edo hazteko potentzial handia dutenak errazago finantzatzeko abalak dira.

    Aholkularitza-zerbitzu honetan azalduko dizugu nola lor dezakezun Elkargiren abal bat (250.000 €-raino; haren bidez, zure finantza erakundearen aurrean, zure finantzaketa beharrak estaltzera bideratutako maileguen arriskuak bermatu ahal izango dituzu. Donostia Sustapenak finantzatutako eragiketen arriskuaren % 12,5 hartzen du bere gain.

    Hauek dira mailegu horien baldintza nagusiak:

    • Gehieneko zenbatekoa 250.000 €.
    • Zazpi urtera arteko epea (gehienez 2 urteko gabealdia barne).
    • Hiruhileko kuotak, hiruhileko natural bakoitzaren amaieran.
    • 12 hilabeteko Euriborra + % 0,75eko interes tasatik aurrera.

Dokumentazioa eta erlazionatutako estekak

Webgune honetan edo Camino Kalea 2 gure bulegoetan eska dezakezu.

ONLINE ESKAERA