Abian jarri zure negozioa gure laguntzarekin

Ekitea erabaki baduzu, eta orain zer? Galdetzen badiozu zeure buruari, leku egokira iritsi zara. Izan ere, gure aholkularitza pertsonalizatuaren bidez, zure ideia bideragarria izan daitekeen ala ez egiaztatu ahal izango duzu.
Zure enpresa-plana egiten ere lagunduko dizugu.

PRESENTZIALA | Moonshot, management eredu berriak, estrategia eta enpresa barruko prozesu berritzaileak.

Ekainaren 21an | 12:00tatik 14:00ra | PRESENTZIALA

* TOKIA: EKINN San Bartolome Gaina 16 (Catalonia Hotelaren sarrera parean)

 

SAIOAREN HELBURUA

(Adimen artifizialeko prestakuntza aurreratuko zikloa)

Moonshot helburu handi bat lortze gisa definitzen da; teknologiaren arloko proiektu berritzaile bat da, asmo handiko helburu batekin, eta onura handiak izan ditzake proiektuan interesa duten aldeentzat, azken erabiltzaileentzat eta gizateria osoarentzat.

1,45 minutuko tailer praktiko honetan, Moonshot bat zer den eta industria aeronautikoaren inguruan lehen moonshotak nola sortu ziren ikasiko dugu.

Metodologia hori orain management eta estrategiari aplikatzen zaio, eta enpresen barruan prozesu berritzaileak izateko gakoak ematen dizkizu. Asmoa nola txertatu ere ikasiko duzu. Tailer honen bidez, zure negozioan pentsatu eta merkatura hurbiltzeko proposamen berriak idatzi ahal izango dituzu.

Halaber, zure lankideekin partekatu eta taldeari aurkeztu ahal izango dizkiozu, zure jatorrizko ideia aberastuko duten beste industria batzuetako lankideen iruzkinak jasotzeko. Zure asmo eta ideia berritzailearekin aterako zara, zure enpresan prototipatzeko prest.

NORI ZUZENDUA

Donostiako enpresak eta ekintzaileak

IRAKASLEA

Teresa Alarcos, Women Startup Community

 

Saiora izen emateko epea aurreko eguneko 14:00tan itxiko da. Epe horren ondoren egindako eskaerak ez dira onartuko. Izena eman baduzu eta zure parte-hartzea berresten ez badizugu, jar zaitez gurekin harremanetan.

 

Ekitaldiak

Etengabeko prestakuntza

Zure ezagutza zabaldu nahi baduzu ekintzailetza, zientzia, berrikuntza gaietan, edo gaurkotasuneko gaietan ospe handiena duten hizlariei entzun nahi badiezu, 70 prestakuntza-bideo baino gehiago dituzu eskura.