Abian jarri zure negozioa gure laguntzarekin

Ekitea erabaki baduzu, eta orain zer? Galdetzen badiozu zeure buruari, leku egokira iritsi zara. Izan ere, gure aholkularitza pertsonalizatuaren bidez, zure ideia bideragarria izan daitekeen ala ez egiaztatu ahal izango duzu.
Zure enpresa-plana egiten ere lagunduko dizugu.

PRESENTZIALA | Talentua erakartzeko eta leialtzeko tailerra

Ekainaren 20an | 09:30tatik 11:30ra | PRESENTZIALA

* TOKIA: EKINN San Bartolome Gaina 16 (Catalonia Hotelaren sarrera parean)

 

SAIOAREN HELBURUA

Tailer honetan, gure enpresaren talentua fidelizatzearen, gure enpresaren balio- proposamena identifikatzen ikastearen eta hura hobetzearen garrantzia hurbilduko dugu. Tailer honetan parte hartuz gero, beste urrats batzuk egin ahal izango dira, hala nola, talentua hobeto erakarri eta fidelizatzeko ekintzak identifikatzen eta ezartzen laguntzea.

NORI ZUZENDUA

10 eta 50 langile arteko enpresa berritzaileak, egoitza Donostian dutenak.

IRAKASLEA

Batea Consultores

 

Saiora izen emateko epea aurreko eguneko 14:00tan itxiko da. Epe horren ondoren egindako eskaerak ez dira onartuko. Izena eman baduzu eta zure parte-hartzea berresten ez badizugu, jar zaitez gurekin harremanetan.

 

Ekitaldiak

Etengabeko prestakuntza

Zure ezagutza zabaldu nahi baduzu ekintzailetza, zientzia, berrikuntza gaietan, edo gaurkotasuneko gaietan ospe handiena duten hizlariei entzun nahi badiezu, 70 prestakuntza-bideo baino gehiago dituzu eskura.