Enpresak sortzeko zerbitzu orokorra

 

Baduzu garatu eta martxan jarri nahi duzun negozio ideiarik?

Donostia Sustapenean, behar duzun aholkularitza pertsonalizatua eta taldeko prestakuntza eskainiko dizugu, zure negozio ideia aztertzeko, bideragarria den ikusteko eta, hala izanez gero, praktikan jartzeko.

  • NORENTZAT DA ZERBITZU HAU?

    Negozio ideia bat duen edonork, baldin eta Donostian ipini nahi badu abian. Baldintza hori betetzen baduzu, zu zeu izan zaitezke.

  • ZEIN DA ESKAERA EGITEKO EPEA?

    Zerbitzu hau urte osoan dago zabalik.

  • ZERTAN DATZA ZEBITZU HAU?

    Aholkularitza honek, batetik, zerbitzu indibiduala eta pertsonalizatua, eta, bestetik, taldeko prestakuntza uztartzen ditu.

    Donostia Sustapenarekin harremanetan jartzen zarenean, urrats hauek eman beharko dituzu:

    1. Zure proiektuaz hitz egin

    Horretarako, banakako elkarrizketa bat izango dugu zurekin. Bilera horretan, zure ideia, zein puntutan zauden eta zer behar dituzun azalduko diguzu. Azaltzen diguzunarekin, guk jakingo dugu zein bide egokitzen den ondoen zure egoerara eta zauden momentura.

    2. Prestakuntza

    Taldeko prestakuntza saioen bidez jasoko duzu. Saio horietan:

    • Zure negozio ereduari buruzko hausnarketa egingo duzu.
    • Zure ideia merkatuarekin alderatzen ikasiko duzu.
    • Finantzatzeko bideak aztertuko dituzu.
    • Ikasiko duzu enpresek zer betebehar dituzten eta zure egoerari zer forma juridiko egokitzen zaion ondoen.

    Prestakuntza amaitzean, zure proiektua dokumentu batean jasotzen lagunduko dizugu (hausnarketa eredua).

    3.- Zure enpresa plana egitea

    Behin zure ideia bideragarria dela egiaztatzen duzunean, zure enpresa plana sortzen eta zure negozioa martxan jartzeko izapide guztiak egiten lagunduko dizugu.

Dokumentazioa eta erlazionatutako estekak

Webgune honetan edo Erregina Erregentearen 8 gure bulegoetan eska dezakezu.

ONLINE ESKAERA