Abian jarri zure negozioa gure laguntzarekin

Ekitea erabaki baduzu, eta orain zer? Galdetzen badiozu zeure buruari, leku egokira iritsi zara. Izan ere, gure aholkularitza pertsonalizatuaren bidez, zure ideia bideragarria izan daitekeen ala ez egiaztatu ahal izango duzu.
Zure enpresa-plana egiten ere lagunduko dizugu.

PRESENTZIALA | AAren nagusitasun teknologikoa eta horrek enpresetan duen eragina

Maiatzaren 21an | 09:30tatik 11:30ra | PRESENTZIALA

* TOKIA: EKINN San Bartolome Gaina 16 (Catalonia Hotelaren sarrera parean)

 

SAIOAREN HELBURUA

(Adimen artifizialeko prestakuntza aurreratuko zikloa)

AA ez da gainerako teknologiak bezalakoa. Iritsi denak eta iristeke dagoenak antz handia du 90eko hamarkadaren erdialdeko Interneteko iraultzarekin, eta agian jakin beharko zenuke zergatik

Adimen Artifiziala zergatik ez den gainerako teknologiak bezalakoa azalduko dugu, helburu askotarako eta oso desberdinetarako teknologia orokor bihurtzen duten gaitasunak baititu. Enpresetan aplikatzeari dagokionez, balio-katearen etapa guztietan ezar daitekeen teknologia da, eta horrek negozioen sustatzaile bihurtzen du, eta XXI. mendeko negozio berrien oinarri izango da.

NORI ZUZENDUA

Enpresako profesionalak, ekintzaileak.

IRAKASLEA

Unai Martinez, Skootik CEO

Saiora izen emateko epea aurreko eguneko 14:00tan itxiko da. Epe horren ondoren egindako eskaerak ez dira onartuko. Izena eman baduzu eta zure parte-hartzea berresten ez badizugu, jar zaitez gurekin harremanetan.

 

Ekitaldiak

Etengabeko prestakuntza

Zure ezagutza zabaldu nahi baduzu ekintzailetza, zientzia, berrikuntza gaietan, edo gaurkotasuneko gaietan ospe handiena duten hizlariei entzun nahi badiezu, 70 prestakuntza-bideo baino gehiago dituzu eskura.