Atal honetan Donostiako Sustapena Sarako pertsonak kontratazioari buruzko informazio eguneratu guztia aurkituko duzu.
2022ko egonkortzeko ezohiko lan eskaintza publikoa.
Deialdi honekin beteko diren lanpostuak enplegua egonkortzeko prozesu berezien eta enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuen esparru barruan daude, 20/2021 Legeak, abenduaren 28koak, Enplegu Publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak ezartzen dituenak, xedatutakoaren arabera.
Lan eskaintza hauei buruzko informazio guztia atari honen bidez emango da.
Oinarri orokorrak:
Oinarri espezifikoak:
- Oinarri espezifikoak. Eranskina 1
- Oinarri espezifikoak. Eranskina 2
- Oinarri espezifikoak. Eranskina 3
- Oinarri espezifikoak. Eranskina 4
- Oinarri espezifikoak. Eranskina 5
OHIKO GALDERAK
- NORK HAR DEZAKE PARTE DEIALDIAN?
Deialdia publikoa eta irekia da. Edozein pertsonak parte hartu dezake, baldin eta deialdiaren oinarri orokorretan eta espezifikoetan ezarritako baldintzak betetzen baditu.
- NOIZ IREKIKO DA ESKABIDEAK AURKEZTEKO EPEA?
Aurkezteko epea 2023an irekiko da, 2023ko abenduaren 31 baino lehen. Atari horren bidez jakinaraziko dira hautaketa prozesuetan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epeak.
- NOLA EMAN DEZAKET IZENA DEIALDIAN?
Eskabideak webgune honen bidez aurkezteko epea irekitzen denean zehaztuko den prozeduraren arabera egin ahal izango dira.
- ¿PROZESUA AMAITU ONDOREN LAN POLTSA BAT SORTUKO DA?
Ez, hautaketa prozesu honetan ez da lan poltsarik sortuko.
2022ko ohiko lan eskaintza publikoa.
Lan eskaintza hauei buruzko informazio guztia atari honen bidez emango da.
OHIKO GALDERAK
- ZER LANPOSTU SARTZEN DIRA LAN ESKAINTZA HONETAN?
Eskaintzen dituzten lanpostuak eta plaza kopurua honako hauek dira
32/2021 Errege Lege Dekretuaren laugarren xedapen gehigarriko berariazko birjarpen-tasari dagozkion lanpostuak eta zuzkidurak 2022ko ekitaldirako; tasa hori eraginkorra izan dadin, ministerio eskudunaren baimena lortu behar da.
LANPOSTUA TALDEA LANPOSTU KOPURUA Ekonomia garapen eta merkataritza teknikaria Teknikaria 1 Administraria Administraria 2 3 Ekitaldi honetarako ezarritako birjarpen-tasari dagokion postua, 2022rako Estatuko Aurrekontu Orokorren abenduaren 28ko 22/2021 Legearen hamazazpigarren xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera.
LANPOSTUA TALDEA LANPOSTU KOPURUA Ekonomia garapen eta merkataritza teknikaria Teknikaria 1 - ¿NON ARGITARATUKO DIRA LAN ESKAINTZA HONETAKO HAUTAKETA PROZESUAK ARAUTUKO DITUZTEN OINARRIAK?
Atal honetan argitaratuko dira lan eskaintza honen ondoriozko hautaketa prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak eta espezifikoa.