Donostian hiri-erronkei aurre egiteko ideiak badituzu, ideia horiek egia bihurtzen lagunduko dizugu
Donostiako hiri-erronkei helduko dieten proposamen berritzaileak aurkeztera gonbidatzen zaitu Ideia-Lehiaketa honek, udal esparruan beraien testatzea aztertuko delarik. Ideiek irtenbide teknologiko, ekonomiko, jasangarri eta sozialak proposatu beharko dituzte hiria hobetzeko.
- NORK PARTE HAR DEZAKE IDEIEN LEHIAKETAN?
Ideien Lehiaketa tokiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) erakundeei, ETE-ei eta startup-ei zuzenduta dago. Proposatutako jarduerak hiriko udal mugartearen barruan gauzatu behar dira.
- ZER ESKAINTZEN DIT LEHIAKETAK?
Donostiak dituen hiri-erronkei aurre egiteko irtenbide berritzaileak (produktuak edota zerbitzuak) proposatzeko aukera ematen dizu Ideien Lehiaketak, ideia horiek udal lankidetzarekin testatzeko aukera barne. Proposamenik onenak hainbat hedabidetan zabaldu ahal izango dira, horien ikusgarritasuna eta aintzatespena areagotzeko. Edizio honetan sari ekonomikorik emango ez den arren, etorkizuneko deialdietan helburu horretara zehaztuko diren baliabide espezifikoak egon litezke.
- NOIZ ETA NOLA AURKEZTU?
Proposamenak aurkezteko epea 2025eko abenduaren 31n amaituko da, 23:59an.
Eskabideak modu telematikoan aurkeztu beharko dira Donostia Sustapenaren webgunearen bidez (www.fomentosansebastian.eus). Aurkeztu beharreko dokumentzaioa
- Eskaera-inprimakia (I. Eranskina)
- Erantzukizunpeko Adierazpena (II. Eranskina)
- NOLAKOA DA HAUTAKETA-PROZESUA?
Lehiaketara aurkezten diren eskabideak Ebaluazio Batzordeak baloratuko ditu, Ideien Lehiaketaren oinarrietan ezarritako balorazio irizpideei jarraituz. Ideiak sarrera-erregistroaren arabera ebaluatu eta ebatziko dira.
Proposamenek modu orekatuan frogatu beharko dituzte alderdi zientifikoak, teknikoak, ekonomikoak eta inpaktuari buruzkoak; halaber, frogatu egin beharko dute ingurune erreal batean ezar daitezkeela eta hiriarentzat eta donostiarrentzat onura esanguratsuak ekar ditzaketela. Aurkeztutako ideiek 100 puntutik 70 puntu gutxienez gainditu beharko dituzte.
Ebaluazio Batzordeak informazio gehigarria eskatzeko eta erakundearekin bilera egiteko aukera izango du, epe laburrean ideia hori udal eremuan testatu daitekeen aztertzeko. Baterako azterketa honek Lankidetza Hitzarmen bat ekar lezake berekin, hirian ideia modu errealean esperimentatzeko. Kasu horretan, Hitzarmenean lankidetzaren norainokoa eta konpromiso espezifikoak zehaztuko lirateke.