Smart Klusterra, bertako kideen artean sinergiak eta elkarlanak sustatzeko enpresen, erakundeen eta gizarte eta ekonomiako eragileen artean sorturiko sarea da eta, aldi berean, Donostiako Smart sektorearen lehiakortasuna hobetzen du. Bere helburu nagusien artean, hirian, bertako herritarrentzat onurak ekarriko dituzten soluzio adimentsuak sustatuko dituzten ekimenak eta proiektuak erakartzea eta bultzatzea dago.
Sektoreak dituen erronka orokorren artean hauek azpimarratuko ditugu:
Smart Donostia agertokiaren eraikuntza indartuko duten laneko dinamikak ezartzea, ikusgaitasuna emango dizkieten euskarriak eta tresnak sortuz.
Ezagutza transferitzeko bokazio argia izango duen Smart ikasketa komunitatea eraikitzea.
Smart eremuan eta herritar guztien artean sentsibilizazio ekintzak garatzea, lurralde inguruneetan saltzea, besteak beste.
Donostia lurraldea, lurralderako soluzio berritzaileak eskainiko dituen proiektuen esperimentaziorako espazio erreal bilakatzea.
Donostia Sustapenak (Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoa) bi Europako ekitalditan parte hartu du urrian eta bertan aurkeztu ditu Replicate proiektuaren barne (Donostia Sustapenak koordinatzen duena) egindako jarduketak, Europako beste proiektu batzuekin esperientziak trukatzeaz gain.
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Krisiaren aurkako Plan Ekonomikoa (PREK) jarri du abian. Plan integrala da, eta hainbat neurri biltzen ditu, Covid-19k eraginiko krisiaren ondorioz hirian jarduera ekonomikoa murrizteak edo uzteak eraginiko ondorio ekonomikoak arintzeko. Tokiko esparruan sortu da plana, eta, beste entitate eta erakunde batzuekin batera, helburu du krisiaren eragina murriztea eta etorkizunari begira konfiantza sortzea, Donostiako kontsumoa suspertzeko ...
FoDonostiako Sustapenak (Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak) laugarren urtez jarraian parte hartu zuen Bartzelona Smart City Expo World Congress-en, stand bat jarri baitzuen gainerako lighthouse proiektuekin eta europar erakundeekin batera. Kongresu hau munduko hiri adimentsuen ekitaldirik garrantzitsuentzat jotzen da. Donostiako Sustapenak kongresuan Replicate proiektua aurkeztu zuen, baita Donostiaren Smart estrategia eta Txomin auzoan egindako ekintzak ere. ...
Donostiako Sustapenak, Replicate proiektuaren koordinatzaile gisa, Europako Batzordearen H2020 programaren barnean batera finantzatua (Europako SCC1 Smart Cities and Communities deialdia smart ezarpenetarako), EIP-SCCk (European Innovation Partnership-Smart Cities and Communities) antolatutako ekitaldian parte hartu zuen maiatzaren 8an, Smart City Guidance Package dokumentuaren aurkezpena zela-eta, EIP-SCCko plangintza, politika eta erregulazioko "Action Cluster"-ak zuzenduta ...
¿DONOSTIA SMART
KLUSTERREKO PARTAIDE
IZAN NAHI DUZU
Donostia Smart Klusterreko partaide izateko, jar zaitez gurekin harremanetan fomentoss@donostia.eus helbidera idatzita. besteak beste, adierazi enpresaren izena, jarduera, harremanetarako pertsona, telefonoa eta e-maila.
Arreta-telefonoa - 943 482 800 / e-mail - fomentoss@donostia.eus / Online - www.fomentosansebastian.eus
Arreta-bulegoa: Reina Regente 8, edificio Teatro Victoria Eugenia, 20003 Donostia - San Sebastián
© 2021 Fomento de San Sebastián.
Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para analizar y mejorar tu experiencia de navegación. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies. Puede obtener más información o cambiar la configuración en Política de cookies.