Clean

CLEAN edo Teknologiak eta berrikuntza irekia proiektuak karbono isuri txikiak dituzten eskualdeentzat, Europako eskualdeetako eraikinetarako EBren energia-eraginkortasuneko helburuak betetzeko modurik onena zein den aztertuko du.

Zein da proiektuaren helburua?

Proiektuan parte hartzen duten hirien eta eskualdeen artean lankidetzan aritzea da helburua, tokiko eta eskualdeko politikek etxebizitzen eta azpiegituren energia-eraginkortasuna % 4 handitzeko dituzten gaitasunak hobetzeko.

Horren ondorioz, konpromiso eraginkorra hartuko dute agintari publikoek eta herritarrek, ikerketa-zentroek eta eraginkortasun energetikoan irtenbide berriak sartuko dituzten konpainiek, tokiko ekintza-planen bidez, eta, horri esker, egungo programak berrikusi ahal izango dira, parte hartzen duten eskualdeen eta hirien arteko ikaskuntzaren bidez.

Zer emaitza espero dira?

Espero diren aldaketak eraginkortasun energetikoari heltzen dioten Hazkunderako eta Enplegurako inbertsio-politikako 9 neurritan hobeto jardutea dira. Hori tresna politiko horietan (policy instruments) ikuspegi handiagoa izatea izango da, agintari publikoen eta jabetzak dituzten herritarren, ikerketa-zentroen eta eraginkortasun energetikoko irtenbide berritzaile berriak sar ditzaketen enpresen arteko konpromiso eraginkorra sustatzeko.

Zeintzuk dira ekintza nagusiak?

Proiektuan garatu beharreko output nagusiak ekintza-planak, politika tresnetarako berrikusitako gobernantza planak (policy instruments) eta eskualdeen arteko ikaskuntzaren eta politika eta konponbide berritzaileen transferentziaren ondorioz lagundutako proiektu eta programa berriak dira.

Emaitza horiek eskualde bakoitzeko energia-ingurunean interesa duten alderdi guztiei egingo diete mesede, hau da, energía zerbitzuen kontsumitzaileei, energía produktu eta -zerbitzuen hornitzaileei, energia- espezializazioko zentroei (berrikuntza barne) eta agintari publikoei (energía eraginkortasunaren sustatzaileei).


Norekin kolaboratzen dugu?

  • ERNACT
  • Västernorrlandeko Eskualde Kontseilua (Suedia)
  • Lasiko udalerria (Errumania)
  • Napoliko Energia eta Ingurumen Agentzia (Italia)
  • Les 7 Vents interes kolektiboko zerbitzu publikoen kooperatiba (Frantzia)
  • Savinjska Eskualdeko Garapen Agentzia (Eslovenia)
  • Ipar Kareliako Eskualde Kontseilua (Finlandia)
  • Kretako eskualdea (Grezia)

Finantzatzioa

Proiektua Europar Batasunak kofinantzatzen du INTERREG EUROPE programaren barruan

www.interregeurope.eu/clean/