• Etxea
  • Azken ordua
  • "XXI. mendearen erronkak: Ingurumena, klima-aldaketa eta gizarte desberdintasunak"

"XXI. mendearen erronkak: Ingurumena, klima-aldaketa eta gizarte desberdintasunak"

Donostia, 2022ko abuztuaren 30etik irailaren 2ra.

Espainiako Epidemiologia Elkartearen Urteko Bilera Donostian hasiko da, herritar guztientzat irekita egongo den mahai inguru batekin.

  • Zientzia-topaketa honen historian lehen aldiz, herritarrek mahai inguru batean parte hartu ahal izango dute; bertan, klima-aldaketaz eta horrek osasunean dituen ondorioez hitz egingo da, baita hiriak egokitu beharraz ere. Sarrera librea izango da, edukiera bete arte.
  • Mahai irekia abuztuaren 30ean izango da San Telmo Museoan, 19:00etan, biltzarra inauguratu baino egun bat lehenago, eta Aitana Lertxundi Elisa Sainz de Murietak, Dorleta Orúe-Echevarríak, Cristina Linaresek eta Jesus Ibarluzeak hartuko dute parte aipatutako bileran.
  • Espainiako Epidemiologia Elkartearen Bileraren 40. edizioa Euskal Herriko Unibertsitateko Carlos Santamaria Zentroan egingo da, abuztuaren 30etik irailaren 2ra bitartean, eta klima-aldaketa, hiri osasuna eta gizarte desberdintasunak izango ditu ardatz, beste gai batzuk alde batera utzi gabe, hala nola buru osasuna, genero indarkeria, txertoak, minbizia, gaixotasun kardiobaskularrak, sexu bidez transmititzen diren eritasunak, eta abar.
  • Abuztuaren 31n, goizeko 10:00etan, inaugurazio ofizialaren aurretik, pentsaurreko bat egingo da, eta parte hartzaile hauek izango dira bertan: Pere Godoy, biltzarreko zientzia-batzordeko presidentea; Jesus Ibarluzea, bileraren antolaketa-batzordeko presidentea; Aitana Lertxundi, antolaketa-batzordeko eta zientzia-batzordeko idazkaria; eta Elena Vanessa Martínez, Espainiako Epidemiologia Elkarteko presidentea. Inaugurazio mahaiko hizlariak ere bertan izango dira.
  • Ondoren, inaugurazio ekitaldi instituzionala egingo da, eta jarraian, lehendabiziko mahai ingurua (Adolfo Uriarte, Julio Díaz Jiménez, Cathryn Tonne eta Koldo Cambraren hitzaldiekin); eta hainbat gai aztertuko dituzte, besteak beste, klima- aldaketak osasunean dituen ondorioak, muturreko tenperaturetara egokitu beharra eta erakundeek aurre egin beharreko erronka nagusiak.

Espainiako Epidemiologia Elkartearen 40. Urteko Bilerak datorren astean emango dio hasiera bere jardunari, Donostian, eta nobedade batzuk ekarriko ditu berekin. Oraingo honetan herritarrek bilera ireki batean parte hartzeko aukera izango dute; beraz, aurreko edizioekin alderatuta, nobedaderik handiena hori da. Klima-aldaketa, hiriak egokitu beharra eta horrek guztiak osasunaren gainean duen eragina jarriko dira aztergai.

Mahai irekia abuztuaren 30ean izango da (biltzarraren inaugurazio ofiziala baino egun bat lehenago), 19:00etan, San Telmo Museoan. Berotze globalak osasunean dituen ondorioekin zerikusia duen guztia jorratuko da bertan. Sarrera librea izango da, edukiera bete arte. Era berean hitzaldia streaming bidez jarraitu ahal izango da San Telmo Museoaren Youtubeko kanaletik, (https://youtu.be/RcFUCvwnwAE).

Mahaian parte hartuko dutenak hauek izango dira: Elisa Sainz de Murieta, UPV-EHUkoa eta BC3-koa (klima-aldaketaren inpaktu orokorra jorratuko du); Dorleta Orúe-Echevarría, ´Naturklima´ Gipuzkoako Klima Aldaketaren Fundaziokoa (Gipuzkoako klima-aldaketa izango du aztergai); Cristina Linares, Carlos III.a Osasun Institutuko Klima Aldaketa, Osasun eta Hiri Ingurumenaren Erreferentziako Unitatekoa (klima-aldaketak osasunean duen eragina aztertuko du); eta Jesus Ibarluzea, Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko Zuzendaritzakoa, BIODONOSTIA/ CIBERESPekoa (hiri eta ingurumen osagaien osasunean horrek guztiak duen eraginean sakonduko du). Aitana Lertxundi Euskal Herriko Unibertsitatekoak eta Biltzarraren antolaketa-batzordeko eta batzorde zientifikoko idazkariak moderatuko du mahai ingurua.

EEEren Urteko Bileraren 40. edizioa irailaren 2ra arte egingo da Euskal Herriko Unibertsitateko Carlos Santa Maria Zentroan; dagoeneko 800 lagunek baino gehiagok eman dute izena eta mila komunikazio baino gehiago aurreikusi dira (datu hauek aurreko edizioetako marka guztiak gainditu dituzte). ¨XXI. mendearen erronkak: Ingurumena, klima aldaketa eta gizarte desberdintasunak´´ ikurritzaren pean, topaketak klima-aldaketa, hiri osasuna eta gizarte desberdintasunak izango ditu ardatz, beste gai batzuk alde batera utzi gabe, hala nola buru osasuna, genero indarkeria, txertoak, minbizia, gaixotasun kardiobaskularrak, sexu bidez transmititzen diren eritasunak, eta abar.

Biltzarra datorren asteazkenean, abuztuak 31, hasiko da ofizialki, 11:30etan, inaugurazio ekitaldi instituzionalarekin batera. Bertan izango dira Elena Vanesa Martínez, Espainiako Epidemiologia Elkarteko presidentea; Elisabete Pereira Ramos, Associaçao Portuguesa de Epidemiología(APE) elkarteko presidentea; Mari Sol Garmendia, Donostiako Garapen Ekonomiko eta Enpleguko zinegotzia; Jose Ignacio Asensio, Gipuzkoako Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuko Foru Diputatua; Eva Ferreira, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea; Eneko Goia, Donostiako Alkatea; eta Gotzone Sagardui, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburua. Ekitaldia Pere Godoyk aurkeztuko du.

Gero, 12:00etan, hasiera emango zaio inaugurazio mahaiari, ondoko parte hartzaileak gidari hartuta: Adolfo Uriarte, Natur Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzako kidea (Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailekoa); Julio Díaz Klima Aldaketa, Osasun eta Hiri Ingurumeneko Erreferentzia Unitateko partaidea (Carlos III.a Osasun Institutukoa); Cathryn Tonne, ISGlobal-ekoa; eta Koldo Cambra, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzakoa (Eusko Jaurlaritzakoa). Bertan, hainbat puntu izango dituzte aztergai, besteak beste, klima-aldaketak osasunean dituen ondorioak, muturreko tenperaturetara egokitu beharra eta erakundeen erronka nagusiak.

Donostiako Udalak, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Euskal Herriko Unibertsitateak parte hartzen dute topaketan; horrez gain, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak (IHOBE) eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak ere hartzen dute parte horren antolaketan.

Prentsaurrekoa abuztuaren 31n, 10:00etan

Asteazkenean, abuztuak 31, goizeko 10:00etan, inaugurazio ofizialaren aurretik, prentsaurreko bat egingo da, eta parte hartzaileak hauek izango dira: Pere Godoy, biltzarreko zientzia- batzordeko presidentea; Jesus Ibarluzea, bileraren antolaketa-batzordeko presidentea: Aitana Lertxundi, antolaketa-batzordeko eta zientzia-batzordeko idazkaria; eta Elena Vanessa Martínez, Espainiako Epidemiologia Elkarteko presidentea; inaugurazio mahaiko hizlariak ere bertan izango dira. Euskal Herriko Unibertsitateko Carlos Santamaria Zentroan izango da. Elhuyar plaza, 2, Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa).

Programa osoa:: https://www.reunionanualsee.org/index.php?go=programa