• Etxea
  • Azken ordua
  • Donostia Sustapenak Familia Medikuntzako Kongresuarekin (SEMFYC) lankidetzan dihardu, zientzia eta berrikuntza herritarrei zabaldu eta gizarteratzeko

Donostia Sustapenak Familia Medikuntzako Kongresuarekin (SEMFYC) lankidetzan dihardu, zientzia eta berrikuntza herritarrei zabaldu eta gizarteratzeko

  • SEMFYC Familia eta Komunitate Medikuntzako Espainiako Elkartearen kongresua Donostian izan da maiatzaren 11tik 13ra.
  • Kongresuaren esparruan, Donostia Sustapenak bi jardunaldi diseinatu ditu. Bata, lehen mailako arretaren erronkak eta beharrak tokiko startup ehunarekin koenktatzeko, eta bestea, ikasleak berrikuntza zientifikoaren inguruan sentsibilizatzeko.

Lehen mailako arretaren eremuan planteatzen diren joerak, aukerak eta erronkak

Donostia Sustapenak topaketa bat antolatu zuen Talent Housen, lehen mailako arretako medikuak tokiko startupekin konektatzeko. Helburua lehen mailako arretako osasun sistemak dituen erronkak eta aukerak ezagutaraztea, eta arlo horretan teknologiak garatzen dituzten Donostiako startupak bertatik bertara ezagutzea izan da.

Ekitaldian honako profesional hauek parte hartu zuten: Mavi Carceller, Getariako Osasun Zentroko familia-medikua eta Familia eta Komunitateko Medikuntzako egoiliarren tutorea; Emma del Campo Pena, Amara Centro Osasun Zentroko familia-medikua eta Lehen Mailako Arretako Ekografian erreferentea; eta Amaia Del Villar Álvarez, IIS Biodonostiako Berrikuntzan Laguntzeko Unitateko kanpo-agenteen koordinatzailea, bai eta tokiko startup talde handi bat ere, guztiak enpresa-proiektu berritzaileak bizkortzeko Ekin+ programan parte hartu dutenak.

Topaketara bertaratu zirenek ideiak eta iritziak trukatzeko aukera izan zuten, elkarlanerako eta elkar ikasteko giro batean.

congreso_medicina_1.jpg

Osasunaren eta lehen mailako arretaren etorkizunen diseinua

Lehen topaketa profesionalaren ondoren, hiriko gazteak sentsibilizatzeko ekitaldi bat egin zen. Helburua pediatriatik familia-medikura igarotzeko adinean dauden ikasleentzako lehen mailako arretako zerbitzuei buruz hausnartzea zen. Design Thinking eta Etorkizunen Diseinua diseinu- metodologia erabiliz, gazteek ideia eta irtenbide berriak aztertu ahal izan zituzten zerbitzu horiek hobetzeko.

The English School ikastetxeko DBHko 2. mailako ikasleei zuzendutako topaketan, Eluska Yetanos SEMFYCeko batzorde antolatzaile eta zientifikoko kideak eta Sara Zubia Osatzen elkarteko egoiliarren batzordekideak parte hartu zuten. Bi adituek lehen mailako arretaren eta ikasleei zituzten erronken testuingurua finkatu zuten, arlo horretan interesa eta hirian osasun-zerbitzuak hobetzeko konpromisoa sustatuz.

Donostia Sustapenak aktiboki lan egiten du jardunaldi eta ekitaldi interesgarriak erakartzeko eta sortzeko, hirirako lankidetza, ezagutza eta konexio espazioak zabaltzen jarraitzeko. Era berean, berrikuntza eta aurrerapena sustatu nahi ditu hainbat eremutan, osasunaren sektorea barne, gure gazteen artean STEAM bokazioak sustatuz, hirian enpresa ekimen eta proiektu berritzaile berrien garapena sustatuz.

congreso_medicina_2.jpg

* Donostia Sustapenak parte hartzen duen Interreg Europe programaren NOTRE proiektuaren barruan dago.

Notre