• Etxea
  • Azken ordua
  • Donostia Sustapena COTEC Fundazioaren Patronatuaren bileran izan da

Donostia Sustapena COTEC Fundazioaren Patronatuaren bileran izan da

Donostia Sustapena, COTEC Fundazioko kide gisa, I+G+B sistema nazionaleko eragile garrantzitsuak biltzen dituen Patronatu eta Topaketaren Bileran egon da.

Iñigo Olaizola Donostia Sustapeneko zuzendari nagusia, Madrilgo El Pardo Errege Jauregian, COTEC Fundazioaren bileran parte hartu du.

Ekitaldi bikoitzak 100 erakunde kide baino gehiago bildu zituen, gaur egun Fundazioko kide diren erakunde publiko eta pribatuak. COTECen egitekoa berrikuntza sustatzea da, garapen ekonomiko eta sozialaren eragile gisa.

Iaz Donostia Fundazioarekin bat egin izanak indartu egiten du hiriak berrikuntzaren alde egindako apustua, etorkizuneko garapenerako eta erronkei ikuspegi berritzaile eta gizarte-eragineko batetik heltzeko funtsezko eragile gisa.

Bileran, Fundazioaren plan estrategikoaren aurrerapenak, egindako jardueren laburpena eta datozen hilabeteetan abian jarriko dituen proiektuen aurrerapenak partekatu ziren.

Donostia Sustapenak, atxiki zenetik, lankidetza aktiboa izan du COTEC fundazioarekin. Egindako ekintzen artean, nabarmentzekoa da COTEC Fundazioaren Gazela Enpresen Behatokia egiteko Donostiako enpresa-sarearekin egindako lankidetza. Behatokian, identifikatu zen Donostiak 23 enpresa gazela dituela –jarduera berritzailea, hazkunde azkarra eta enpleguari egindako ekarpena duten enpresak–, eta horiek 767 lanpostu sortu zituztela hirian 2018 eta 2021 artean.

Beste mugarri nabarmen bat maiatzean izan zen, Donostia Sustapenak anfitrioi gisa COTEK eta Sigma Dos egindako 'Berrikuntzaren Gizarte Pertzepzioari buruzko Espainiako VI. Inkesta' Donostian aurkeztuz.

Fundazio honek osatzen duten hirien talde esklusiboaren parte da gure hiria. Donostia Sustapenak COTEC Fundazioan duen parte-hartzeak berrikuntzan, teknologian eta ekonomian adituak diren sare zabala errazten digu, eta, horri esker, gure hiriaren erronka espezifikoekin, batez ere gizarte-berrikuntzaren arloan, lotutako kontsultak egin eta azterlanak jaso ditzakegu.

Donostia Sustapenak eta COTEC Fundazioak lankidetza estuan jarraituko dute berrikuntza indartzeko eta gure hiriek aurre egin behar dieten erronkei heltzeko.