Surfaren
batasuna eta
indarra Donostian

Surf Patris Kluba

Surf-elkartea gara, eta gurean, bazkideak modu berezian entrenatzen dira, helburu ludikoekin, sozialekin eta baita lehiatzeko ere.

Kirol-elkarte modura funtzionatzen dugu, adin guztietako bazkideekin.Surfean hobetzeko entrenamendu bereziak egiten ditugu hondartzan eta gimnasioan.Gure helburuak bazkideen araberakoak dira, bakoitzak bere beharrak baititu; eta entrenamenduen xedea ludikoa, soziala edo lehiatzera bideratua izan daiteke.

Surfean hobetzeko entrenamendu bereziak egin nahi dituzten guztiei bideratuta dago Patris Surf.Banakako segimendua egingo zaio bazkide bakoitzari, bai surfean eta baita jarduera fisikoari dagokionez ere.Gure bazkideen surf egiteko era hobetzea nahi dugu, itsasoan independentzia eskaintzea, motibatzea, guk horrenbeste maite dugun surfa maite dezaten.Horretarako, taulak gordetzako lokal txiki bat dugu, eta Hegalak gimnasioan egiten dugu lan.

Surf egiteko era hobetu nahi duten surflari guztientzat aproposa, uretan haien segimendua egiteaz gain teknika eta alderdi fisikoa lantzen baititugu.Geure helburua banakako segimendu jarraitua egitea da, teknikoki azkarrago eta modu egokian hobetzeko.Horretarako, hondartzan eta gimnasioan (Hegala) entrenatzen dugu eta hilero bideo-grabaketak egiten ditugu.

  • Website: https://patrissurf.wixsite.com/surf-club
  • E-mail: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
  • Teléfonoa: 617 98 28 14
  • Facebook: Patrissurf
  • Google+: +patris:
  • Instagram: patrissurf
  • Ikus-entzunezkoa: https://vimeo.com/108229426

SURF CITY DONOSTIA PROIEKTUAK

Donostia Surf Cityren parte izan
nahi al duzu?

Surf City Donostia klusterraren parte izan nahi baduzu, fomentoss@donostia.eus helbidera guri mezu bat bidali besterik ez duzu egin behar, zure enpresaren izena, jarduera, harremanetarako pertsona, telefono-zenbakia eta helbide elektronikoa adierazita.

Gure newsletter-a jaso nahi al duzu?

Zure sektorean gertatzen den guztiaren berri izan nahi baduzu, gure berripaperaren harpidetza egin.