Surfaren
batasuna eta
indarra Donostian

Atlas Sport

Atlas Sport. SL da enpresaren izen soziala.Gure izen komertziala Atlas bada ere, beste ukitu bat emateko ahaleginak egiten ari garenez eta webgunean Atlas Stoked ipiniko dugunez, bata zein bestea erabil dezakezue.

Street, surf eta skate arropa, oinetako eta jantzi-osagarrien salmenta, duela 15 urtetik. Orain, Atlas gets Stoked Interneten ere bai.

Atlasek street, surf eta skate arropa, oinetako eta jantzi-osagarriak saltzen ditu. Duela 15 urte jaio zen Donostian, eta, urte batzuk geroago, Arrasaten ireki zuen beste denda bat. Gaur egun, lineako dendan ari gara lanean. Gure dendetara etortzen den jendea eroso, gustura, stoked sentitzea nahi dugu. Hitz hori surfaren mundukoa da, eta ezin hobeto definitzen du emozio hori. Horixe da gure nortasunaren bereizgarria, eta gure desberdintasuna.

Gure esperientzian oinarrituta esan dezakegu, street, surf eta skate modak erakartzen dituen 15 eta 25 urte bitarteko mutilak direla Atlaseko bezero gehienak.Besteak beste, kontzeptu hauek bere egiten dituzten pertsonak dira: atrebentzia, esplorazioa, esperientzia, erronka, originaltasuna, aldaketa, musika, naturaltasuna, nortasuna, diseinua eta street arta.Eta janzteko moduan islatzen dituzte.

  • Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
  • Telefonoa:  943 431772
  • Facebook:  www.facebook.com/AtlasStoked/
  • Twitter:  @AtlasStoked
  • Tuenti: http://sitios.tuenti.com/atlasstoked  
  • Beste sare batzuk:  atlasstoked en Instagram
  • www.atlasstoked.com

SURF CITY DONOSTIA PROIEKTUAK

Donostia Surf Cityren parte izan
nahi al duzu?

Surf City Donostia klusterraren parte izan nahi baduzu, fomentoss@donostia.eus helbidera guri mezu bat bidali besterik ez duzu egin behar, zure enpresaren izena, jarduera, harremanetarako pertsona, telefono-zenbakia eta helbide elektronikoa adierazita.

Gure newsletter-a jaso nahi al duzu?

Zure sektorean gertatzen den guztiaren berri izan nahi baduzu, gure berripaperaren harpidetza egin.