Surfaren
batasuna eta
indarra Donostian

ANGLET | Frantzia

Angeluko hondartza oso handia da, ondoz ondo kokatutako hainbat hareatza hartzen baititu barne. Hareatzen artean, kai-mutur txikiak daude. Hondarra fina da oso, urre-kolorekoa. Hona hemen hondartzen izenak: Amodio Ganbera, Barra, Madraga, Zaldunena, Kortsarioena eta Urrezko hareena (Chambre d'Amor, La Barre, La Madrague, Les Cavaliers, Les Corsaires, y Les Sables d'Or). Bakoitzak bere aparkalekuak eta ostalaritza-zerbitzuak ditu, baina multzo osoaren ondoan pasealeku izugarri luze bat dago, eta berdegune ugari eguna igarotzeko.

Uda-garaian okupazioa handia izaten da, eta era guztietako zerbitzuak eskaintzen dira aukeran: surf-eskolak, jatetxeak, golf-zelaiak...

OLATUAK / Les Cavaliers · Madrague · L´Ocean · Corsaire

Hondartzetako olatuen kalitatea mundu osoan da ezaguna, eta denak dira egokiak surfean aritzeko. Ez da beharhondoko itsaso handirik, eta urteko garai jakin batzuetako olatuak paregabeak dira benetan. Marea erditik behera dagoenean sortzen dira olaturik bikainenak. Surf-lekurik ezagunena Zaldunen hondartzakoa da (iparralderen dagoen olatua).

SURF CITY DONOSTIA PROIEKTUAK

Donostia Surf Cityren parte izan
nahi al duzu?

Surf City Donostia klusterraren parte izan nahi baduzu, fomentoss@donostia.eus helbidera guri mezu bat bidali besterik ez duzu egin behar, zure enpresaren izena, jarduera, harremanetarako pertsona, telefono-zenbakia eta helbide elektronikoa adierazita.

Gure newsletter-a jaso nahi al duzu?

Zure sektorean gertatzen den guztiaren berri izan nahi baduzu, gure berripaperaren harpidetza egin.