Donostia Sustapena lanean ari da Donostiak hiri erakargarri gisa duen balioa handitzeko eta berrikuntza eta jasangarritasun irizpideen arabera aurrera bultzatzeko, talentuaren eta tokiko baliabideen aldeko apustua eginez, ekimen eta proiektu pilotuak garatuz eta sektorearen balio katearekin lankidetza publiko-pribatua indartuz.
Hori dela eta, zerbitzuak, programak eta laguntzak eskaintzen ditugu trantsizio berdea eta iraunkorra, trantsizio globala eta ostalaritzaren eta sektore sozioturistikoarekin lotutako beste enpresa batzuen lehiakortasuna hobetze aldera.
Ekimen horien bidez, sektoreari lagundu egin nahi zaio:
- Jasangarritasuna bultzatzen.
- Energia-eraginkortasuna hobetzen.
- Eraldaketa digitala sustatzen.
- Proiektu berritzaile eta ekintzaile berriak bultzatzen eta ontzen.
- Talentuaren alde eginez eta bikaintasuna, ezagutza, berrikuntza eta eragileen arteko lankidetza ardatz hartuta, sektorearen lehiakortasuna suspertzen.
- ZER EKIMEN MOTA BULTZATZEN DITUGU?
- Prestakuntza.
- Dirulaguntzak.
- Aholkularitza-zerbitzuak.
- Ekitaldiak eta dinamizazioa.
- NORTZUK DITUGU KOLABORATZAILE?
- Donostia Turismoa.
- Gipuzkoako Ostalaritza Elkartea.
- Hoteles de Gipuzkoa – Adegi.
- Aparture.
- Kursaal.
- María Cristina Hotela.
- Basque Culinary Center.
- Vocento taldea.
- FINANTZAKETA
Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan gauzatutako proiektua, eta Europar Batasunak-Next Generation EU, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak finantzatua.