Talentu Berritzailea Programa: Donostiako enpresa eta erakundeetan proiektu berritzaileetan kualifikazioa duten gazteen kontratazioa bultzatzeko laguntzak.
Goi-mailako prestakuntza akademikoa duten 35 urtetik beherako eta langabezian dauden gazteak kontratatzea sustatzea enpresa-proiektu berritzaileak eta I+Gkoak garatzen ari diren Donostiako enpresa eta erakundeetan.
Laguntza hauen helburua da kontratatutako pertsonak erakunde eta proiektuetan sartzea, erakunde horientzat funtsezkoa den jarduera berritzaile horri ezagutza emateko.
- NORI ZUZENDUTA DAUDE LAGUNTZA HORIEK?
Laguntza hauek helburu hauetarako dira:
- Ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuak araututako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) ikerketa- eta teknologia-zentroak eta enpresak.
- Irabazi-asmorik gabeko erakundeek, ondare-sozietateek, lanbide-elkargoek eta/edo sektore publikoko erakundeek % 25etik gorako partaidetza duten mikroenpresak eta enpresa txikiak (halakotzat hartuko dira Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 3. artikuluan jasotako erakundeak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB zuzentarauen transposizioa Espainiako ordenamendu juridikora egiten dutenak), betiere % 25etik gorako partaidetza duen enpresa Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kide ez bada.
Gainera, Donostian lantokia izan beharko dute, eta hori izango da kontratatutako pertsonaren lantokia.
Eta proiektu berritzaileak, I+G+Bkoak eta/edo kontratatutako pertsona sartuko den enpresa edo erakundearentzat funtsezkoak diren jarduera berritzaileak garatzekoak aurkeztu beharko dituzte.
- ZEIN DA LAGUNTZAREN ZENBATEKOA ETA ZER LAGUNTZEN DA DIRUZ?
Laguntzaren gehieneko zenbatekoa 13.000 €-koa izango da, jarraian adierazten den moduan:
- 10.000 €-ko oinarrizko laguntza, lanaldi osoko kontratu berri baten lehen sei hilabeteak diruz laguntzeko.
Laguntza horrek honako igoera hauek izan ditzake laguntzaren oinarriaren gainean:
- % 10 gehiago, kontratatutako pertsona emakumea bada.
- % 10 gehiago, kontratatutako pertsonarentzat lehen lan-kontratazioa bada, bai gizonentzat, bai emakumeentzat.
- % 10 gehiago, kontratatutako pertsona Donostiara (Tokiko Itzulera) itzultzen den donostiarra bada.
- % 10 gehiago, kontratatutako pertsonak doktoretza egin behar badu.
Igoera horiek metatu egin daitezke. Gehikuntzak metagarriak dira, baina laguntzaren zenbatekoa ez da inola ere HAMAHIRU MILA (13.000) eurotik gorakoa izango.
Kontratatutako pertsonek gutxieneko baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Kontratazioaren unean 35 urte baino gutxiago izatea.
b) Unibertsitateko goi-mailako titulua eta goi-mailako prestakuntza-zikloa izatea.
c) Kontratatuko diren pertsonak Donostian erroldatuta egotea kontratazioa hasi baino lehen.
d) Langabezian egotea eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea.
e) Tokiko itzuleratzat hartu nahi duten pertsonen kasuan:
f1) Donostiarekin lotura izatea. Donostiarekin lotura duten pertsonak dira baldintza hauetakoren bat betetzen dutenak:
- Donostian jaioa izatea.
- Donostian erroldatuta egotea gutxienez 5 urtez.
- Donostiako unibertsitate-fakultate edo -eskoletako batean titulazio ofiziala lortu izana.
f2) Lan-kontratua hasi aurreko 12 hilabeteetan gutxienez bizilekua atzerrian edo Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo izatea, modu jarraituan. Kalkulu hori egiteko, ez da kontuan hartuko kontratua hasi aurreko hilabetea.
f3) Lan-kontratua hasi aurreko 12 hilabeteetan gutxienez Euskal Autonomia Erkidegoan lanik egin ez izana.
f) Doktorego-kontratua aurkezten bada, kontratatutako pertsonak Doktoregoko ikasketa ofizialak arautzen dituen urtarrilaren 28ko 99/2011 Errege Dekretuan adierazitako baldintza guztiak bete beharko ditu.
Lan-kontratazioek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
- Lan-kontratua 2023ko Urtarrilaren 1etik 2024ko Otsailaren 29ra bitartean hasiko da.
- Jaso beharreko soldata, bi alderdiek sinatutako kontratuan islatuta geratuko dena (zenbatekoa eurotan), gutxienez 20.000 euro gordinekoa izatea urtean.
Salbuespen gisa, lan-kontratua deialdi hau argitaratu aurretik formalizatu bada eta itundutako soldata zenbateko hori baino txikiagoa bada, Donostiako Sustapenak aukera emango du kontratatutako pertsonaren soldata atzeraeraginezko izaerarekin eguneratzeko, oinarri hauetan eskatzen den urteko gutxieneko 20.000 euroko soldata gordina bermatu ahal izateko.
c) Doktoregoaren baldintza bete nahi izanez gero, doktoratu aurreko kontratua izatea, martxoaren 1eko 103/2019 Errege Dekretuaren eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legearen arabera.
d) Kontratuak gutxienez 6 hilabeteko iraupena eta lanaldi osoa izatea.
Laguntza bakarra emango da onuradun bakoitzeko. Aurrekontua gehiegizkoa bada edo Donostiako Sustapenak deialdi honetara bideratutako zuzkidura ekonomikoa handitzea erabakitzen badu, Donostiako Sustapenak bigarren laguntza bat eman ahal izango die hala eskatu eta baldintzak betetzen dituzten onuradunei.
- NOLA ESKA DEZAKET LAGUNTZA?
Eskaerak aurkezteko epea Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, baliabide ekonomikoak agortu arte, edo, bestela, 2023ko Azaroaren 15era arte.
Eskaerak telematikoki aurkeztu beharko dira, Donostiako Sustapenaren webgunearen bidez (www.fomentosansebastian.eus/eu).
Edozein informazio edo kontsultarako 943 482800 telefonoan edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikoan erantzungo da, gai gisa honako hau adieraziz:
Honako dokumentazio hau aurkeztu behar duzu:
Administrazio-agiriak:
- Eranskina. Eskabidea. Bertan, gehikuntzak adierazi beharko dira.
- Banku-datuak, dagokion banku-erakundeak zigilatuta, edo banku-dokumentu baliokidea
- Pertsona fisikoa bada, eskatzailearen NANaren kopia.
- Pertsona juridikoa bada, eskatzailearen IFKren kopia eta, hala badagokio, ahalordedunaren NANa.
- Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) kide bazara, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearen ebazpena, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko Agente Zientifiko Teknologiko gisa kreditatzen eta aitortzen duena.
Dokumentazio teknikoa:
Memoria deskribatzailea, garatu beharreko proiektu berritzailearen deskribapena, kontratatutako pertsonak egin beharreko zereginak eta sortutako enplegu-aukera jasoko dituena. (Eranskina: Memoriaren gidoia)
- NOLAKOA IZANGO DA EBAZPENA?
anpoko adituek ebaluatuko dituzte eskabideak, eta, gainera, onartutako proiektuen eta gastuen betearazpenaren jarraipena egin ahal izango dute, bai eta oinarri arautzaile hauen aplikazioan sortzen diren arazoak ebatzi eta interpretatu ere.
Onuradun bakoitzeko laguntza bakarra eman ahal izango da.
Oinarrien arabera aurkeztutako proiektu guztiak 100eko gehieneko puntuazioaren arabera ebaluatuko dira.
Aurkeztutako proiektu guztiak honela ebaluatuko dira:
- Proiektu berritzaileari buruzko balorazio teknikoa, 80 puntu gehienez, eta gutxienez 60 lortu beharko dira laguntza onartzeko.
- Sortutako enplegu-aukerari buruzko balorazio teknikoa, gehienez 20 puntu, eta gutxienez 15 lortu beharko dira laguntza onartzeko.
Proiektuak balorazio-irizpide hauen arabera ebaluatuko dira:
1. Proiektuaren balorazio teknikoa
80
2. Sortutako enplegu-proposamenaren balorazio teknikoa
20
PUNTUAZIOA GUZTIRA
100
Eskatutako laguntzaren ebazpena emateko epea lau hilabetekoa izango da, deialdia ixten denetik kontatzen hasita.
- ZER HARTU BEHAR DUT KONTUAN JUSTIFIKAZIOA EGITEKO?
Laguntzak bi zatitan ordainduko dira.
Lehenengoa (emandako zenbatekoaren % 70) kontratazioari buruzko dokumentazioa aurkeztu ondoren egingo da.
LEHEN ORDAINKETAREN AGIRIAK AURKEZTEKO EPEA:
Laguntza ebatzi baino lehen egindako kontratazioek hilabeteko epea izango dute, gehienez, aipatutako dokumentazioa aurkezteko, ebazpen horren datatik aurrera.
Laguntza ebatzi ondoren egindako kontratazioek hilabeteko epea izango dute, gehienez, aipatutako dokumentazioa aurkezteko, kontratazioaren datatik aurrera.
Bigarren ordainketa (gainerako % 30a) egindako kontratazioaren azken justifikazioaren ondoren eta dagokion dokumentazioa aurkeztu ondoren egingo da.
BIGARREN ORDAINKETAREN AGIRIAK AURKEZTEKO EPEA:
Lehen ordainketaren jakinarazpenean, azken justifikazioa aurkezteko epea adieraziko da:
- Kontratuaren diruz laguntzeko moduko aldia igarotakoan, hau da, kontratua hasten denetik 6 hilabete igarotakoan (ordezkapena izanez gero, 2 kontratuen artean igarotako aldia ez da zenbatuko), gehienez ere bi hilabeteko epea izango da.
- Dirulaguntza jaso dezakeen aldia jakinarazpen hori egiten den egunean amaituta badago, gehienez ere bi hilabeteko epea izango da jakinarazpena egiten denetik.