Laguntza ekonomikoen bila zabiltza zure negozioak hobera egin dezan?

Berrikuntza proiekturen bat garatzen baduzu, laguntza eta abantaila bereziak jaso ditzakezu.

Kontrataziorako laguntzak | Alpes plana

 
 

”Donostian enpleguaren sorrera sustatzeko kontrataziorako laguntzak, enplegua sustatzeko toki ekintzetarako dirulaguntzen 2023ko deialdiaren barruan (ehaa, 2023ko maiatzaren 24koa)

 

  • NORENTZAT DIRA LAGUNTZA HAUEK?

    Laguntza hauek lantokia eta jarduera ekonomikoa Donostiako udal-mugartean duten tokiko enpresentzat, izaera pribatuko pertsona fisiko eta juridikoentzat dira.

  • ZER BETEKIZUN BETE BEHAR DITU PERTSONA LANGABEAK?

    Kontratatutako pertsonak langabeak izango dira eta Lanbide-EEZn (Euskal Enplegu Zerbitzua) enplegu eskatzaile gisa izena emanda egongo dira. Izena emateko eguna lan harremana hasteko eguna baino lehenagokoa izango da.

    Langabetuak ezin dira Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean edo Langile Autonomoen

    Araubide Berezian langile gisa izena emanda egon, gutxienez lan harremana hasi aurreko egunetik aurrera. Ez dira kontuan hartuko –baldintza hori betetzen dela esateko– Lanbiden & zerbitzuen eskatzaile gisa" izena emanda dauden pertsonak.

    Kontratatzen diren pertsonek Donostian erroldatuta egon behar dute lan harremana hasi aurreko egunean, gutxienez. Gutxienez, lan harremana hasten den egunean eta aurre- aurrekoan erroldatzea frogatzen dutenak bakarrik izango dira onargarriak.

  • ZER BALDINTZA BETE BEHAR DITU LANAK?

    Lan kontratuaren hasiera data 2023ko urtarrilaren 1etik 2023ko abenduaren 31ra bitartekoa izango da.

    Lanpostuak enpresaren jarduerari zuzenean lotuta egon behar du.

    Laguntzaren xede den kontratazioaren bidez kontratatutako pertsonaren lantokia Donostiako udal-mugartean egongo da.

    Lan kontratuak diruz laguntzen den aldi osoan egon behar du indarrean, gutxienez % 50eko lanaldiarekin:

    Kontratu mugagabeen kasuan, aldi hori gutxienez 12 hilabetekoa izango da. Hiru eta sei hilabeteko iraupen jakina duten kontratuetan (artisten kontratuak), aipatu aldiak pertsona horren kontratazioaren iraunaldia hartu beharko du barnean.

    Sei hilabetetik gorako iraupen jakina duten eta artistei egiten zaizkien kontratuetan, kontratuak gutxienez sei hilabetez egon beharko du indarrean.

    Kontratazioek enplegu sorrera garbia ekarri behar dute ondorioz, diruz lagundutako

    kontratuarekin enplegatutako pertsonak lanean hasi aurreko SEI (6) HILABETEETAN enpresak izan duen batez besteko langile kopuruaren gainean.

  • NORTZUK JOTZEN DIRA GIZATALDEKO KIDE DIREN ETA KIDE EZ DIREN LANGABETUTZAT?

    Gizataldeetakoak: ondoko talde hauetako bateko kide diren langabetuen kontratazioak:

    • DSBEren (diru-sarrerak bermatzeko errentaren) titularrak.
    • Kontratua egiteko egunean 35 urte baino gutxiago dituzten pertsonak.
    • Iraupen luzeko langabezian daudenak: Iraupen luzeko langabezian dauden pertsonatzat hartuko dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan kontratatu aurreko 540 egunetan "enplegu eskatzaile" gisa izena emanda egon direnak, baldin eta aldi horretan gutxienez 360 egun langabezian egon badira.
    • 55 urtetik gorako pertsonak.

    Gizataldeetakoak ez direnak: aurreko taldeetako kide EZ diren langabetuen kontratazioak.

  • ZEINTZUK DIRA DIRULAGUNTZEN ZENBATEKOAK?

    a.) Langabetuen mugagabeko kontrataziorako laguntzak: Gehienez ere ZORTZI MILA EUROKO laguntza (8.000,00 €), lanaldi osoko lan kontratu MUGAGABE bakoitzeko.

    Gehienez ere LAU MILA EUROKO laguntza (4.000,00 €), lanaldi erdiko lan kontratu MUGAGABE bakoitzeko.

    % 50etik gorako lanaldia duten kontratazio MUGAGABEEN kasuan, dirulaguntza (laguntzaren gehieneko muga) lanaldiaren araberakoa izango da.

    b.) Artista, teknikari zein laguntzaile langabetuak ikuskizun publikoetan iraupen jakineko kontratuekin kontratatzeko dirulaguntzak; kontratu kodea: 407 edo 507. Gehienez ere SEI MILA EUROKO laguntza (6.000,00 €), 6 HILABETE EDO GEHIAGOKO iraupen mugatuko eta lanaldi osoko kontratu bakoitzeko.

    Gehienez ere HIRU MILA EUROKO laguntza (3.000,00 €), 3 ETA 6 HILABETE BITARTEKO iraupen mugatuko eta lanaldi osoko kontratu bakoitzeko. 3 eta 6 hilabete bitarteko iraupena duten eta lanaldi partzialekoak diren kontratuen kasuan, dirulaguntzaren gehieneko muga lanean emandako denboraren eta lanaldiaren araberakoa izango da, eta lanaldia ezin izango da % 50 baino txikiagoa izan.

    A) eta b) puntuko kasu guztietan, dirulaguntzari % 25 gehituko zaie, kontratatzen den pertsona gizatalde hauetako batekoa bada:

    • DSBEren (diru-sarrerak bermatzeko errentaren) titularrak.
    • Kontratua egiteko egunean 35 urte baino gutxiago dituzten pertsonak.
    • Iraupen luzeko langabezian daudenak: Iraupen luzeko langabezian dauden pertsonatzat hartuko dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan kontratatu aurreko 540 egunetan "enplegu eskatzaile" gisa izena emanda egon direnak, baldin eta aldi horretan gutxienez 360 egun langabezian egon badira.
    • 55 urtetik gorako pertsonak.

    Emakumeen kontratazioetan, gainera, % 10eko gehikuntza aplikatuko da.

  • NOLA EGINGO DIRA ORDAINKETAK?

    Dirulaguntza ordainketa bakar batean ordainduko da, hots, emandako dirulaguntzaren %100a ordainduko da, honela: 5. artikuluko 1. eta 2. puntuetan aipatzen diren kontratu mugagabeen kasuan:

    • 2023/01/01 eta 2023/06/30 bitartean hasitako kontratuen kasuan, dirulaguntzaren % 100a kontratazioaren lehenengo 12 hilabeteen osteko bi hilabeteko epean aurkeztu beharko den azken justifikazioa aurkeztu ondoren ordainduko da.
    • 2023/07/01 eta 2023/12/31 bitartean hasitako kontratuen kasuan, ordainketa bakar bat egingo da, hilabeteko epean baina inoiz ez dirulaguntza eman aurretik aurkeztu beharko den lehenengo justifikazioa bidali eta gero, kontratazioaren lehenengo 6 hilabeteak igarota. Kontratazio horien kasuan, bigarren justifikazioa ere (azken justifikazioa) aurkeztu beharko da, bi hilabeteko epean, kontratazioaren lehenengo 12 hilabeteak igarota.
    • Artistei egiten zaizkien iraupen jakineko kontratuen kasuan (5. artikuluko 3. eta 4. puntuetan aipatutako kontratuak), dirulaguntzaren % 100a diruz laguntzen den aldia bukatu ondorengo bi hilabeteko epean aurkeztu beharreko azken justifikazioa aurkeztu eta gero ordainduko da.
  • ZENBATEKOA DA LAGUNTZA HORIETARA BIDERATUTAKO FUNTSA?
    Lanbide-EEZren dirulaguntzaren Oinarrietan eta enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako 2023ko laguntzen deialdiari buruzko 2023ko irailaren 26ko Ebazpenean arautu ziren dirulaguntza horietara LAUREHUN ETA BERROGEITA BOST MILA ZORTZIEHUN ETA BOST EURO ETA BERROGEITA HAMABI ZENTIMO (445.805,52 Є) bideratuko du Donostiako Sustapenak.
  • ZENBAT LAGUNTZA ESKA DEZAKET?

    Gehienez 2 laguntza eman ahal izango dira pertsona onuradun bakoitzeko.

  • ESKABIDEARI DAGOKIONEZ, ZER IZAN BEHAR DUT KONTUAN?

    Eskaerak aurkezteko epea oinarri hauek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta laguntzara bideratutako baliabide ekonomikoak agortu arte iraungo du (horren berri Donostiako Sustapenaren webgunean emango da) edo, bestela, deialdia itxi arte, hots, 2024ko urtarrilaren 31ra arte.

    Eskaerak bide telematikoz aurkeztu beharko dira, Donostiako Sustapenaren webgunearen bidez (www.fomentosansebastian.eus).

    Edozein informazio eskatzeko edo kontsulta egiteko, 943 482800 telefonoa edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikoa erabil daiteke, gaian honako hau adierazita: KONTRATAZIORAKO LAGUNTZAK, 2023".Eranskinak osorik bete eta behar bezala sinatu beharko dira.

  • NOLA IZAPIDETZEN ETA EBAZTEN DA ESKAERA?

    Eskaerak erregistroan duten hurrenkerari jarraikiz ebaluatu eta ebatziko dira, dirulaguntzara bideratutako baliabide ekonomikoak agortu arte.

    Eskatutako dirulaguntzari buruzko ebazpena emateko epea sei hilabetekoa izango da, eskaera erregistratzen den egunetik hasita, administrazioko dokumentazioa zuzentzeko aldiak epea zenbatzeko aintzat hartu gabe. Dirulaguntza emateko ebazpena ezarritako epean ematen ez bada, horrek ez du esan nahi izango dirulaguntza eman denik.