Laguntza ekonomikoen bila zabiltza zure negozioak hobera egin dezan?

Berrikuntza proiekturen bat garatzen baduzu, laguntza eta abantaila bereziak jaso ditzakezu.

Altzako hiri-eraberritzerako Reaktiva-T kolektiboak kontratatzeko laguntzak

 

Laguntza horien bidez bultzatu nahi da enplegu eskatzaile langabetuak laneratzea, hain zuzen ere, eraikuntzaren sektorean diharduten enpresetan igeltserotza eta margolaritza arloko langile lanpostuak betetzeko, lehentasuna diru sarrerak bermatzeko errenta edo bizitzeko gutxieneko diru sarrera jasotzen dutenei eta iraupen luzeko langabetuei emanez.

Programa hau Eusko Jaurlaritzaren 2022-2024 aldirako Inbertsio Estrategikoen Erakunde arteko Planaren barruan, Altzako Hiri Berroneratze Integralerako Proiektuarekin lotutako gizarteratze eta laneratzerako Prestakuntza, Enplegu, Orientazio eta Laguntza Egitasmoaren esparruan.

  • ¿NORK JASO DEZAKE LAGUNTZA HAU?

    Donostian erroldatutako langabe bat kontratatzen duten enpresak (pertsona fisiko edo juridikoak, izaera pribatukoak, lantokia eta jarduera ekonomikoa Gipuzkoan dutenak), baldin eta Altzako Hiri Berroneratze Kolektiboen Reaktiva-t Proiektua izeneko proiektu espezifikoaren esparruan edo ez markoan 1. mailako fabriketako eta estalkietako igeltserotzako eragiketa osagarrien profesionaltasun-ziurtagiria gainditu eta lortu badute.

  • ¿ZER BALDINTZA BETE BEHAR DIRA?

    Deialdian parte har dezaketen onuradunek lantokia eta jarduera ekonomikoa Gipuzkoan duten izaera pribatuko pertsona fisiko edo juridikoak izan beharko dute.

    Kontratatutako pertsonek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

    • Kontratatutakoak langabeak izango dira, eta Lanbide-EEZn (Euskal Enplegu Zerbitzua) enplegu eskatzaile gisa izena emanda egon behar dute. Izena emateko eguna lan harremana hasteko eguna baino lehenagokoa izango da. Ez dira kontuan hartuko –baldintza hori betetzen dela esateko– Lanbiden "zerbitzuen eskatzaile gisa" izena emanda dauden pertsonak.
    • Langabetuak ezin dira egon Gizarte Segurantzako erregimenetako batean langile gisa izena emanda, gutxienez lan harremana hasi aurreko egunetik aurrera.
    • Kontratatutako pertsonek, kontratazioa hasi aurreko datan eta, gutxienez, lan harremana hasi aurreko egunean, Donostian erroldatuta egon behar dute. Gutxienez, lan harremana hasten den egunean eta aurre-aurrekoan erroldatzea frogatzen dutenak bakarrik izango dira onargarriak.
    • Lan kontratazioek honako baldintza hauek bete beharko dituzte, dirulaguntza jasotzeko aukera izan dezaten:
    1. Lan kontratuaren hasiera data 2024ko abuztuaren 12tik 2024ko abuztuaren 31ra bitartekoa izango da.
    2. Kontratatutako pertsonek Gipuzkoan kokatutako obretan lan egin beharko dute.
    3. Kontratazioak gutxienez 3 hilabetekoak eta lanaldi osokoak izango dira.
    4. Kontratazioa diruz lagundutako denboraldian eta lanaldiarekin mantendu beharko da.
  • ZEIN KOPURU JASO DAITEZKE?

    "Eraikuntza eta obra zibila" familiako fabrika eta estalkietako igeltserotzako lan osagarrietan 1. mailako profesionaltasun ziurtagiria lortu duen pertsona bat kontratatzen duten enpresek,
    "ALTZAKO HIRI BERRONERATZEKO REAKTIVA-T KOLEKTIBOAK" izeneko berariazko proiektuaren baitan, 1. edo 2. proba pilotuan, gehienez ere LAU MILA BERREHUN EUROKO (4.200,00 €) laguntza jaso ahal izango dute lan kontratu bakoitzeko, baldin eta lanaldi osokoa eta gutxienez 3 hilabetekoa bada.

    "Eraikuntza eta obra zibila" familiako fabrika eta estalkietako igeltserotzako lan osagarrietan 1. mailako profesionaltasun ziurtagiria lortu duen eta "ALTZAKO HIRI BERRONERATZEKO
    REAKTIVA-T KOLEKTIBOAK" izeneko berariazko proiektuan parte hartzen ez duen pertsona bat kontratatzen duten enpresek gehienez ere HIRU MILA EUROKO (3.000,00 €) laguntza jaso ahal izango dute lan kontratu bakoitzeko, baldin eta lanaldi osokoa eta gutxienez 3 hilabetekoa bada.

    Dirulaguntzaren behin betiko zenbatekoa ezin izango da kontratatutako pertsonen soldatari eta gizarte segurantzari dagozkion kostuen % 100 baino handiagoa izan, kontratu amaierako kalte ordainak eta Gizarte Segurantzako kuota barne direla, enpresaren kargura, dagozkion hobariak eta/edo kenkariak kenduta.

    Diruz lagungarriak diren gastuak kontratuko lehenengo hiru hilabeteei dagozkienak izango dira.

  • ZER GASTU LAGUNTZEN DIRA DIRUZ?

    Kontratatutako pertsonaren soldata-kostuak eta Gizarte Segurantzakoak, kontratu-amaierako kalte-ordainak eta Gizarte Segurantzaren kuota barne, dagozkion hobariak eta/edo kenkariak deskontatu ondoren enpresaren kontura.

    Diruz lagundu daitezkeen gastuak kontratuaren lehen hiru hilabeteei dagozkienak izango dira.

  • NOLA ETA NOIZ EGINTEN DA ESKAERA?

    Eskaerak aurkezteko epea Oinarri hauei buruzko iragarkia Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean eta Oinarrien laburpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta baliabide ekonomikoak agortu arte iraungo du, Oinarri hauen 2. artikuluaren arabera (kasu horretan, baliabideak agortu izanaren berri Donostiako Sustapenaren webgunean emango da); bestela, deialdia itxi arte iraungo du, hots, 2024ko irailaren 30era arte..

    Kontratatutako pertsona bakoitzeko eskaera bat egin behar da.

  • NOLA JAKINGO DUT LAGUNTZA JASO DUDAN ALA EZ?

    Ebazpenak helbide elektronikoz jakinaraziko zaizkie eskatzaileei, eskabide orrian "Jakinarazpenetarako helbide elektronikoa" apartatuan adierazitako helbidearen bidez; web aplikazioan ere egongo dira eskuragai, erakunde edo pertsona eskatzaile bakoitzaren espedientean; horrez gain, onuradunen zerrenda argitaratuko da.

Dokumentazioa eta erlazionatutako estekak

Webgune honetan edo Camino Kalea 2 gure bulegoetan eska dezakezu.

ONLINE ESKAERA