Laguntza hauen objektua da Donostiako San Bartolome, Easo eta San Martin kaleetako tarte jakinetan Donostiako METROAREN eraikuntza obren inguruan kokatuta dauden establezimenduen jarduera ekonomikoa eta enplegua sendotzen laguntzea.
- NORK JASO DEZAKE LAGUNTZA HAU?
pertsona fisiko edo juridikoak, bai eta aurrekoen nortasun juridikorik gabeko elkarteak ere, eskabidea egiten den egunean Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren 1. sekzioan alta emanda dagoen eta helbide hauetako batean dagoen merkataritza-establezimendu baten titularrak direnak:
EASO TARTEA
- Easo Kalea: 1. ataritik 19. atarira (biak barne) eta 2tik 10era (biak barne).
- Arrasate Kalea: 47-49 eta 46-48 atariak
- Zubieta Kalea: 1, 1E, 2 atariak.
- Plaza de Zaragoza: 1. atari.
SAN MARTÍN TARTEA
- Urbieta kalea: 13 eta 15 atariak
- San Martín kalea: 20.ataritik 32. atarira (biak barne) eta 19. ataritik 21. atarira (biak barne).
- Loiola Kalea: 10. ataritik 14. atarira eta 17. ataritik 23. atarira (biak barne).
- Hondarribia Kalea: 24 eta 26 atariak
- Artzain Onaren Enparantza: 2. ataritik 10. atarira eta 1. ataritik 7. atarira (biak barne).
SAN BARTOLOME TARTEA
- San Bartolome kalea: 3. ataritik 11. atarira (biak barne) eta 4 acc ataritik 12 acc atarira (biak barne).
- Easo Kalea: 27. ataritik 37. atarira (biak barne).
- ZEIN DA LAGUNTZA EKONOMIKOAREN ZENBATEKOA ETA ZEIN GASTU DIRUZ LAGUNTZEN DIRA?
Laguntzaren zenbatekoa 550 eurokoa izango da gehienez, eta hauek dira diruz laguntzeko moduko kontzeptuak:
- Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren (aurrerantzean, OHZ) 2025 ekitaldiko kuota likidoaren zenbatekoa, jarduera garatzen den lokalari dagokiona, betiere 4. artikuluan xedatutakoa betetzen badu.
- Donostiak Udalak, 2025 ekitaldian zehar, 4. artikuluan adierazitako jardueraren lokalari zuzendutako uraren ordainagirien zati finkoa (kontsumoa kenduta) eta zabor eta estolderia ordainagiriak.
Laguntza jarduera ekonomikoaren titularrari emango zaio, OHZ, ur eta zaborren ordainagiriak lokalaren errentatzailea den jabeak ordaintzen baditu ere.
- ZENBATEKO LAGUNTZA DA?
Laburpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita aurkeztu ahalko dira laguntza jasotzeko eskabideak, deialdiaren amaierara arte, hots, 2025eko abenduaren 18ra arte edo laguntza honetara bideratutako baliabide ekonomikoak agortu arte aurkeztu ahal izango dira.
Eskabideak telematikoki aurkeztu beharko dira Donostiako Sustapenaren webgunearen bidez (www.fomentosansebastian.eus/eu). Esteka orrialde honetan bertan duzu.