Anhelo

Goi mailako imitaziozko bitxiak, osagarriak eta burukoak diseinatzen dituen marka, Ana eta Elena Orellak 2004an sortutakoa. Sortak eta pieza pertsonalizatuak diseinatzen dituzte askotariko materialekin. Portzelanarekin eta argizariarekin lan egiten trebeak dira. 2019an, etxeko lurrin lerro propioa atera zuten: kandelak, aire-gozagarria espraian eta difusorean.

Produktuak


Eleana kandela eta roomspray-a. Kandela perfumatua eta aire-gozagarria lore usain freskoa duen espraian. Besteak beste, honako osagai hauek ditu: arrosa, bioleta, jasmina, lirioa, eztia, anbara eta musketa. Kandela parafinarik gabeko % 100 begetalak diren argizariekin eginda dago eta kotoizko mukia du.

Chloe burukoa. Lore eta hostozko apain orrazia, portzelana zuri hautsiz eta ur urdineko kristalez egindakoa. Elementu guztiak eskuz eginda eta margotuta daude.


Helbidea: Matia kalea 1, Alfontso XIII.a plazarekiko izkinan (Kokapena)