NOTRE

NOTRE (Novel Methods Improving Production Innovation Potential with examples of senior care-related solutions) eskualdeen arteko lankidetza-proiektu bat da, ETEek zahartze osasungarriarekin lotutako berrikuntza helburu duten produktu eta zerbitzu berritzaileak garatzen laguntzeko.

Zein da proiektuaren helburua?

NOTREren helburu nagusia da zahartze osasungarriarekin lotutako berrikuntzara bideratzen diren tresna politikoak hobetzea eta produktu edo zerbitzu berriak garatzen laguntzea, osasun-ekosistema indartzen laguntzeko.

Eskualdeetako alderdi interesdunen arteko ezagutza-trukea sustatzen da: azken erabiltzaileak, ETEak eta sortzen ari diren enpresak, bitartekariak, eta baita parte hartzen duten eskualdeak ere.

Ondorioz, NOTREk biziraupen- eta arrakasta-tasa handiagoak ekarriko ditu ETEek eta garatzeko bidean dauden enpresek garatutako produktu eta zerbitzu berrien hedapenera, zahartze osasungarriaren merkatura jotzen baitute.

Horretarako, osasun eta bioteknologia enpresetan esperientzia eta ekosistema espezifikoak dituzten bazkideak ditu.

Zer ekintza gauzatuko dira?

Proiektuak 4 urteko iraupena du eta bi fasetan garatzen da:

1. fasea: esperientziak trukatzeko eta eskualdeen artean ikasteko fasea

Lehenengo fase honetan (3 urte) honako jarduera hauek egingo dira:

  • Ikasteko bisitak eta Staff Exchange
  • Gaikako prestakuntza-saioak
  • Jardunbide egokiak identifikatzea
  • Tokiko ekitaldiak eta eskualde arteko tailerrak
  • Ekosistema bakoitzaren politikak eta tresnak ebaluatzea
  • Politikak hobetzea eta irtenbide berriak bilatzea
  • Eskualde-garapeneko planak

Lehen fase honetan, eta eskuratutako ezagutzan oinarrituta, bazkide bakoitzak lan egingo du zahartze osasungarriarekin lotutako berrikuntzara bideratutako tresna politikoak hobetzeko edo/eta aldatzeko.

2. fasea: jarraipen-fasea

Bigarren fase honen helburua (urtebeteko iraupena), funtsean, gertatutako aldaketaren ondorioen eta emaitzen jarraipena eta ebaluazioa egitea eta hurrengo urratsak identifikatzea izango da.

Nork finantzatzen du?

NOTRE proiektua Interreg Europe programaren esparruan gauzatzen da eta Europar Batasunak batera finantzatzen du.

Ezagutu proiektuaren bazkideak

  • Pannon Business Network Association (HU)
  • Prime Minister’s Office (HU)
  • Seinäjoki University of Applied Science -Region South-Ostrobothnia (FI)
  • EURASANTÉ EEIG (FR)
  • Hauts-de-France Regional Council (FR)
  • North-West Regional Development Agency (IE)
  • CNA Emilia Romagna (IT)
  • ECHAllliance (Advisory Partner) (IE)
  • University of Belgrade - School of Electrical Engineering (SRB)

Proiektuaren webgunea

Proiektuaren iraupena

01/03/2023 - 28/02/2027