EKINN Harrera proiektuak Ekintzaileentzako Arreta Bulegoa sortzean datza, eta bulego horrek hirian laguntza, prestakuntza eta aholkularitza teknikoa eskaintzeaz arduratuko da ekintzailetza proiektuak garatzeko.
Zein da proiektuaren helburua?
Proiektuaren helburu orokorra ekintzailetza eta, aldi berean, ekintzailetza-kultura sustatzea da Donostian udal mailatik.
Eta bere helburu zehatzak hauek dira:
- Garapen integrala eta negozio-ekimen berrien sorrera sustatzea, laguntza pertsonalizatuaren bidez, informazioa, prestakuntza, aholkularitza eta negozio-ideiak aztertzeko, abiarazteko, enpresa bat sortzeko eta finkatzeko beharrezkoak diren beste zerbitzu batzuk eskainiz.
- Startup tradizionalak indartu eta kokatzea eragile berritzaile gisa EAEko merkataritza sektorean, batez ere Donostian.
Nork finantzatzen du?
Proiektua %40an Europako Gizarte Funtsarekin batera finantzatuko da, 2021-2027 EAEko EGF+ Programaren esparruan.
EGF+ webgunea:
Proiektuaren iraupena:
01/03/2024 – 31/12/2029