Donostia hiri ekintzailea eta aukeraz betea izan dadin lan egiten dugu, zientzia eta hazkundea etorkizuneko apustu gisa hartuta

Hiri eraldaketa

Etorkizuneko hiri adimenduna eraikitzen dugu.

Hiri adimendun bat (Smart City bat) zera da: hiriaren eta bertako jendearen arazoak konpontzen dituzten zerbitzuak eskaintzearren teknologia erabiltzen duena. Eta horixe egiten dugu, teknologia lanean jartzen baitugu, Donostiako herritar guztien bizimodua errazagoa izan dadin.

Etorkizuneko hiri adimenduna eraikitzeko, Donostia Sustapenetik:

 

1Abian jarri dugu Smart Kluster enpresa-aliantza, non ehundik gora bazkidek (zenbait sektoretakoek) jardunbide egokiak partekatzen eta pertsonen bizimodua hobetzeko proiektuak sortzen dituzten (Txomineneko Replicate, esaterako).

2Proiektuak probatzen ditugu, datuak denbora errealean biltzen dituztenak eta mugikortasuna, zerbitzuak eta pertsonen ongizatea hobetzen dituzten irtenbide berritzaileak eskaintzen dituztenak.

3Joerak ulertu eta patroiak identifikatzen ditugu. Horrela, arazoak konpontzea eta herritarrei eragindako eragozpenak ahalik eta gehien murriztea lortzen dugu.

4Smart Donostia eraikitzeko beharrezko euskarriak eta tresnak sortzen ditugu, eta behar den tokian ematen dugu hura aditzera.

SOLUZIO ADIMENDUAK PERTSONEN ALDE