Donostia zientzia-hiri eta berrikuntza-plataforma gisa bultzatzea

Hiria zientzian eta berrikuntzan erreferente gisa kokatzeko lan egiten dugu, ikerketa eta garapen teknologikoa sustatzen duen ingurune bat sortuz. Lankidetza sustatzen dugu eta eragileentzako, enpresentzako eta ikerketa-zentroentzako plataforma gara, gizartean eragina duen zientzia eta berrikuntza garatzeko laguntza eta baliabideak ziurtatuz.

Nola?

Zientziari eta berrikuntzari lotutako ekimenen kopurua handituz, funtsezko eragileen arteko lankidetza- eta konexio-espazioak sortuz.

2026ko Donostiako Berrikuntza Plana

6,5 milioi euro Donostian berrikuntza sustatzeko
Pertsona, enpresa eta proiektu berritzaileak laguntzen ditugu, gizarte- inpaktua azpimarratuz, lankidetzan, kalitatean, erantzukizunean eta berrikuntzan oinarritutako zerbitzu baten bidez. Berrikuntzaren sustapenean oinarritutako estrategian aurrera egiten du, hiria garatzeko funtsezko faktore gisa, talentuan eta lankidetza publiko-pribatuan arreta jarrita.