UpGradeSME

Europako Interreg Europe deialdiaren barruko proiektu bat da, berrikuntzaren bidez ETEen nazioartekotzea sustatzeko.

Zein da proiektuaren helburua?

UpGradeSME Europako sei eskualde ordezkatzen dituzten zortzi eragileren arteko ikaskuntza prozesu bat da (Hungaria, Errumania, Herbehereak, Alemania, Portugal eta Espainiakoak dira eskualde horiek).

UpGradeSME proiektuan, bazkideek ETEak nazioartekotzeko dituzten tresna politikoak partekatzen eta aztertzen dituzte.

Eskualdearteko lankidetza programa honetan, bazkideek lan hauek egiten dituzte:

  • Aztertzeko bisitak
  • Jardunbide egokien trukeak
  • Topaketak
  • Gaikako tailerrak
  • Langileak trukatzeko nazioarteko programak
  • Eztabaida interaktiboak ETEekin
  • Etengabeko know-how trukeak

Hori guztia, beren eskualdeetako ekimen garrantzitsuenak aztertzeko.

Proiektuak luze-zabal aztertu nahi ditu ETEek nazioartekotzean duten errendimendua nahiko ahula izatea eragiten duten faktoreak (barnekoak eta kanpokoak). Proiektuaren amaieran, bazkide bakoitzak ekintza plan bat egin behar du.

Zer ekintza gauzatuko dira?

Hauek dira UpGradeSMEk aurreikusten dituen ekintza nagusiak:

  • ETEen nazioartekotzean inplikatutako sei tresna politiko berregituratzea.
  • Esperientziak, tailerrak, langile trukeak, aztertzeko bisitak, senidetzeak eta interakzio zuzena trukatzea hainbat interes talderekin (ETEak, erakunde bitartekariak eta kudeaketa agintaritzak).
  • Aukeratutako politika tresnen metodologia eguneratzeko ekintza planak egitea.
  • Aztertutako eskualde bakoitzean ETEak nazioartekotzeari buruzko gomendio politikoa garatzea Europar Batasunean.

Nork finantzatzen du?

Proiektu hau Europar Batasunarekin batera finantzatua da, Interreg Europe programaren barruan.

Ezagutu proiektuaren bazkideak

  • Pannon Enpresa Elkartea (Hungaria) (kide arduraduna)
  • Hego Munteniako Garapen Agentzia (Errumania)
  • Enpresak Garatzeko Friesland Fundazioa (Herbehereak)
  • Leeuwarden udalerria (Herbehereak)
  • Steinbeis Innovation gGmbH (Alemania)
  • CIM do AVE (Portugal)

Ezagutu gehiago

https://www.interregeurope.eu/upgradesme/