Surfing Europe

Surfa produktu turistiko jasangarri eta nazioz gaindiko bihurtzea, produktuari berari ikusgarritasun zabala
emateko eta merkatuan onespena izateko. Horixe izan zen proiektu honen helburu nagusia.

Oinarrizko informazioa

Proiektu hau lagungarri izan zen Europa hobeto kokatzeko surf jasangarri, berritzaile eta kalitatezkoaren jomuga turistiko gisa.

Europako surf ibilbide bat ezartzea proposatzen zen, bost herrialdetan barrena:

  • Viana do Castelo (Portugal)
  • Ribamontán al Mar (Kantabria)
  • Donostia (Euskadi)
  • Bretainia eskualdea (Frantzia)
  • Bundoran (Irlanda)
  • Ingalaterrako hego-mendebaldea
  • Gales (Erresuma Batua)
  • Kanaleko Uharteak (Erresuma Batua)

Ekintza nagusiak

Jarduera hauek egin ziren:

  • SURFINGEUROPE produktu kluba sortu zen; hau da, nazioz gaindiko surf turismoko produktu kluba.
  • Surf turismoko nazioz gaindiko produktu bat garatu zen.
  • Produktua sustatu zen (web orri bat eta irudi korporatibo bat sortu ziren, marketin plan bat diseinatu zen, tailerrak antolatu ziren bidaia antolatzaileekin, jomuga tokietako olatuen katalogo bat egin zen...).

Finantzaketa

SURFINGEUROPE proiektua COSME programarekin batera finantzatu zen (enpresa txiki eta ertainen lehiakortasunerako EBren programa).

Ezagutu gehiago

www.europesurfing.eu

Bazkideak

  • Itxaslehor (Euskadi)
  • Nerea Ariztoy (Euskadi)
  • Viana do Castelo (Portugal)
  • Nautisme en Bretagne (Frantzia)
  • Ribamontan al Mar (Kantabria)
  • Surfing GB (Erresuma Batua)
  • Discover Bundoran (Irlanda)