STEEP

STEEP (Systems Thinking for Comprehensive City Efficient Energy Planning, hiriaren energia plangintza efizienterako pentsamendu sistemikoa) proiektuaren helburua izan zen hirietan eta auzo edo barrutietan jasangarritasun integraleko plan bat garatzea.

Zein izan zen proiektuaren helburua?

Partzuergo hartan, Donostiaz gainera, Italiako Florentzia eta Britainia Handiko Bristol hiriek ere parte hartu zuten. Hirurek ere esperientzia eman zuten energiaren, IKTen eta mugikortasunaren arloetan.

Barrutiak planifikatzeko, STEEPek pentsamendu sistemikoan oinarritutako prozesu eredu bat sortu zuen. Eredu hori parte hartu zuten hirietako hainbat barrutitan aplikatu zen, sistemek energiaren erabileran duten inpaktua hobeto ulertzeko eta esku hartzeak identifikatzeko, besteak beste, energiaren eta karbono murrizketaren alorreko helburuak betetze aldera.

Eredu hori tokiko eragileekin aplikatutako berrikuntza irekiko metodologiak dituzten hirietako bakoitzean baliozkotu zen. Barrutia planifikatzeko prozesu eredutik lortutako ikaskuntza hiri bakoitzean aplikatu zen. Eta horixe izan zen Donostia, Florentzia eta Bristolerako hiri adimendunen plan integralak garatzeko oinarria.

Eskuratutako ezagutzarekin, kode ireki erreplikagarriko metodologia bat diseinatu zen, baita hiri adimenduneko planak garatzeko eta kontrolatzeko errendimenduaren funtsezko adierazle batzuk ere.

Zer ekintza gauzatu ziren?

Hauek izan ziren proiektuaren jarduera nagusiak:

  • Hiri adimendunaren plan bat sortzea (Smart City Plan) parte hartzen duten hiru hirietako bakoitzean, balio kate energetikoko eragile nagusiak kontuan hartuta.
  • Kode irekia bistaratzeko, ezagutza trukatzeko eta lankidetzan aritzeko IKT plataforma bat sortzea, etorkizunean hiri planen ezarpenari eta monitorizazioari buruzko informazioa trukatzeko.
  • Metodologia transferigarria eta kode irekikoa hedatzea, pentsamendu sistemikoan oinarritutako hiri ereduak eta planak garatzeko eta ebaluatzeko.
  • Energiaren plan nagusiaren prozesu eredu bat garatzea, proiektuan parte hartzen duten hiriek hautatutako barruti bakoitzean pilotu jakin bati aplikatzeko.
  • Donostian, Urumearen ibarrera mugatu zen plana, zeinak Ametzagaina parkea, Txomin-Enea auzoaren urbanizazioa eta 27. industrialdea biltzen baititu. Hala, bizitegi eremuak, berdeguneak eta industria erabilerakoak konbinatu ziren.

STEEP egitasmoaren barruan egindako lana REPLICATE proiektuan aplikatu ahal izan zen, zeinean hainbat erakustaldi arlotan inplementatu ahal izan baitziren planak. Hartara, Europa osoan hiri adimendunen zerbitzuak hartzea eta erreplikatzea errazteko prozesu bat ezarri ahal izan zen.

Nork finantzatu zuen?

STEEP proiektua Europar Batasuneko Zazpigarren Esparru Programak (FP7) lagundu zuen finantzatzen (314277 dirulaguntza-zenbakia).

Ezagutu proiektuaren bazkideak

  • Donostiako Udala
  • Acciona Infraestructuras SA (Espainia)
  • Tecnalia Ikerketa eta Berrikuntza Fundazioa (Euskadi)
  • Bristolgo Udala (Erresuma Batua)
  • Bristolgo Unibertsitatea (Erresuma Batua)
  • Ove ARUP & Partners International Limited (Erresuma Batua)
  • Florentziako Udala (Italia)
  • SPES Consulting SRL (Italia)
  • ATAF SPA (Italia)
  • Centre Sustainable Energy LBG (Erresuma Batua)

Ezagutu gehiago

www.cordis.europa.eu/project/id/314277