OptEEmAL

Proiektuan efizientzia energetiko optimizatuko diseinu plataforma bat garatu eta baliozkotu zen, energetikoki efizienteak diren birgaitze proiektuak diseinatu ahal izateko, guztia ere energia kontserbatzeko eta barruti baten portaera hobetzeko neurrietan oinarrituta.

Zein izan zen proiektuaren helburua?

Zortzi herrialdetako hamahiru bazkidek lan egin zuten diseinu tresna optimizatu, integratu eta sistemiko bat eskaintzeko, eraikinak eta barrutiak berritzeko proiektuetara bideratua eta proiektuak entregatzeko ikuspegi integratuarekin.

Proiektuko bazkide bakoitzak ezagutza espezifikoak eman zituen OptEEmAL egitasmoaren helburuak betetzeko. Bazkide horiek balio kateko funtsezko eragile batzuk ordezkatu zituzten eraikinen eta barrutien birgaitzea diseinatzeko prozesuan (ikerketa zentroak, industria handiak, ETEak, azken erabiltzailea ordezkatzen duten bulego teknikoak, erakunde publikoak eta ustiapenean eta hedapenean/komunikazioan aditua den bazkide bat barne).

Emaitza nagusi gisa, energia birgaitzen diseinu optimizatu eta energetikoki efizienterako plataforma bat garatu zen barrutietarako IPD (Integrated Project Delivery) metodologia ikuspegiarekin, zeinean inplikaturik jardun baitzuten prozesuan parte hartzen duten eragileek.

Zeintzuk izan ziren jarduera nagusiak?

Hainbat jardueraren bidez, efizientzia energetikoa diseinatzeko plataforma optimizatu bat garatzea lortu zen, barruti baten energia portaera hobetzeko.

Jarduera horien artean, hauek nabarmentzen dira:

  • Diseinurako zerbitzu plataforma bat garatzea; plataforma horrek modulu eta tresna elkarreragingarriak bildu behar ditu, diagnostikoa egiteko zerbitzuak eskaintzeko eta hainbat irizpide biltzen dituzten agertokiak sortzeko eta optimizatzeko, hala nola energia, kostua, ingurumena, ebaluazio soziala datuak esportatzeko.
  • Inplikatutako alderdi guztien konpromisoa indartzea, proiektuak modu integratuan entregatzeko ikuspegiarekin, zeinak aukera emango bailuke haien beharrak egituratzeko balioetan oinarritutako lankidetza prozesu baten bidez, kalitate handiko emaitzak emateko.
  • Barruti datuen eredu integratu bat sortzea, ontologietan oinarritua, zeinak informazio erabakigarria bilduko baitu hainbat alorretan, hala nola energia, erosotasuna, ingurumena, ekonomia, gizarte ongizatea eta hiri morfologia.
  • Energia kontserbatzeko neurriak katalogatzea, informazio teknikoa, operatiboa, mantentze lanetakoa eta kostuena barne, barrutiaren diseinu, eragiketa eta mantentze etapetarako emaitzak lortzeko.
  • Optimizazio modulu bat garatzea erabakiak hartzeko prozesua automatizatzeko, barrutian energetikoki efizientea den birgaitze plan bat modu optimoan diseinatzeko.
  • OptEEmAL plataforma erakunde garrantzitsuekin konektatzea (modernizazio agertokiak sortzeko eta optimizatzeko adierazleak kalkulatzeko aukera ematen duten tresnak).

OptEEmAL plataforma baliozkotzeko, plataformaren prototipoa probatu zen energetikoki efizienteak diren birgaitze proiektuetan, EB osoko barrutietan. Eta, azken etapa batean, OptEEmAL plataforma erabili zen energetikoki efizienteak ziren hiru barrutietarako birgaitze diseinuko proiektuak egiteko.

Donostia Sustapenak Txomin-Enea barrutiarekin parte hartu zuen. Erakustaldiaren emaitzak esku hartzeko planak sortzean oinarritu ziren. OptEEmAL proiektuak ez zuen barnean hartzen haren inplementazioa eta exekuzioa.

Nork finantzatu zuen?

OptEEmAL proiektua Europar Batasunak kofinantzatu zuen Horizon 2020 programaren barruan (680676 dirulaguntza zenbakia

Ezagutu proiektuaren bazkideak

  • Cartif fundazioa (Espainia)
  • Tecnalia (Euskadi)
  • Nobatek (Frantzia)
  • Funitec, Fundació Universitat I Tecnologia (Espainia)
  • Kretako Unibertsitate Teknikoa –TUC– (Grezia)
  • Acciona Infraestructuras (Espainia)
  • United Technologies Research Centre –UTRC- (Irlanda)
  • Expert System (Italia)
  • Argedor (Turkia)
  • Habitech – Distretto Tecnologico Trentino SCARL (Italia)
  • Lunds Kommun (Suedia)
  • Steinbeis Innovation Gmbh (Alemania)

Proiektuaren webgunea

www.opteemal-project.eu

Liburuxka

https://www.opteemal-project.eu/files/4248_opteemal_flyer_web.pdf