Enertic

Euskal euroeskualdearen lurraldean energia berriztagarrien eta efizientzia energetikoaren sektorea mugaz haraindi garatzen laguntzeko sortutako proiektua, horretarako, I+G+Ba sustatzeko enpresa gune bat jarri du abian.

Zein izan zen proiektuaren helburua?

Espazio fisiko jasangarri bat eraiki du. Eraikin bioklimatiko horretan, erabatekoa da efizientzia energetikoa, eta energia berriztagarriak ere sartzen dira.

Eraikinean, orobat, sektoreko hainbat diziplinatako enpresa teknologikoak eta energia berriztagarrien eta efizientzia energetikoaren arloarekin lotutako beste eragile batzuk daude (prestakuntzan, ikerketan, teknologian edo aholkularitzan jarduten dutenak).

Zentro hori enplegu aukera berriak finkatzeko, hazteko eta sortzeko gune bat da, guztia ere mugaz gaindiko euroeskualdeko sare ekonomikoa indartzeko..

Zein izan ziren ekintza nagusiak?

Hauek dira ekintza nagusiak:

  • Enertic zentroaren eraikina altxatzea (energia berriztagarrien eta efizientzia energetikoaren sektoreko enpresak biltzen dituen enpresa gunea).
  • Balio erantsiko zerbitzuen eta jardueren katalogo bat diseinatzea sektoreko enpresentzat, lehiakortasuna hobetzeko, enplegua finkatzeko eta sortzeko, mugaz gaindiko ingurunearen garapen sozioekonomikoa lortzeko eta lankidetzarako guneak eratzeko, guztia ere enpresa eta berrikuntza proiektu eta ekimen berriak abiaraz daitezen.
  • I+G+Baren eta mikro sare adimendunen esparruan lankidetzan aritzeko i-Sare proiektua garatzea (zentro horretan kokatu da).
  • Energia Plan Gidari bat diseinatzea 27 industrialderako (han dago eraikin hori) eta, oro har, Urumea ibarrerako.

Nork finantzatu zuen?

Enertic proiektua erakunde hauek finantzatu dute partzialki: Espainia-Frantzia-Andorra 2007-2013 Lurralde Lankidetzarako Programa Operatiboa (POCTEFA 2007-2013/EB; EFA 149/09) eta Avanza Plana, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioa (TSI-070200-2009-67)

Ezagutu proiektuaren bazkideak

Orrian erakutsi beharreko kolaboratzaile guztien zerrenda.

  • Donostiako Udala.
  • Euskal Eureka Elkartea (Frantzia)

Ezagutu gehiago

Ikusi eraikina