DEVISE

DEVISE proiektua Europar Batasuneko Interreg Europe programarekin batera finantzatua da, eta
Europako eskualdeek eta hiriek funtsezko enpresa sektoreen digitalizazioa bultzatzeko dituzten erronkei
erantzuteko sortu zen.

Zein da proiektuaren helburua?

DEVISE (Digital tech SMEs at the service of Regional Smart Specialisation Strategies) proiektuaren helburua da Europako eskualdeek eta hiriek aurrez aurre dituzten erronkei erantzutea, eta, ildo horretan, teknologia digitaleko ETEek duten potentziala aprobetxatzea, gainerako gako sektoreetako ETEak ere lehiakorragoak izan daitezen. Proiektuak lau urte eta erdi iraungo du.

Honako hauek dira helburu espezifikoak:

  • Politika publikoen bidez, funtsezko sektoreek soluzio digitalak hartzeko modua aztertzea.
  • Proiektuan esku hartzen duten Europako hamar eskualdeetan eraldaketa digitalerako ingurune egokiak sortzea.
  • Lankidetza handiagoa sustatzea sektore digitaleko ETEen eta beste gako-sektore batzuetakoen artean.

Donostia Sustapenak digitalizazio prozesuen eskaria eta eskaintza aztertuko ditu.

Eskariari dagokionez, Donostiako merkataritza eta ostalaritza sektoreetako enpresen beharrak aztertuko dira. Eskaintzari dagokionez, ostera, digitalizazio zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresen potentziala aprobetxatuko da.

Zer ekintza gauzatuko dira?

Donostia Sustapenak tokiko ekintzak koordinatzen ditu teknologia digitaleko ETEen hazkundea sustatzeko. Horretarako, soluzio berritzaileak eskaintzen ditu eta tokiko enpresen digitalizazioa bultzatzen du merkataritzaren eta ostalaritzaren sektoreetan.

Eraldaketa digitalean enpresek dituzten erronka eta aukera nagusiak ezagutzeko, neurri hauek hartuko dira:

  • Zerbitzu digitalen eskaintza eta eskaria aztertzea.
  • Jardunbide egokiak identifikatzea eta aztertzea.
  • Ikasteko eta esperientziak trukatzeko bisitak antolatzea.
  • Tokiko ekintza plan bat definitzea eta inplementatzea, eta emaitzak kontrolatzea.
  • Sentsibilizazio eta komunikazio ekitaldiak antolatzea sektore digitaleko, merkataritzako eta ostalaritzako tokiko eragileekin eta enpresekin.

Nork finantzatzen du?

DEVISE proiektua Europar Batasunarekin batera finantzatutako proiektua da, Interreg Europe programaren barruan.

Ezagutu proiektuaren bazkideak

  • ERNACT (IE)
  • Northern and Western Regional Assembly (IE)
  • RDA of the West Region Romania (RO)
  • Regional Government of Cantabria (ES)
  • Business Agency Association (BG)
  • Seinäjoki University of Applied Sciences (UAS) (FI)
  • Derry City & Strabane District Council (UK)
  • Laval Mayenne Technopole (FR)
  • Voka - Chamber of Commerce West Flanders (BE)

Ezagutu gehiago. www.interregeurope.eu/devise

Proiektuaren iraupena. 01/06/2018 – 30/11/2022