Deposit

Proiektuaren helburua da ETEen berrikuntza gaitasunen hobekuntza uztartzea beste berrikuntza batzuk txertatzearekin (gizarte berrikuntza, kasu), enpresen garapen ekonomikoa errazteko.

Europako egitasmo honek bi urte eta erdi iraungo du, eta haren asmoa da berrikuntza sozialerako Europako auditoria tresna garatzea eta probatzea. Deposit proiektuak berrikuntza sozialaren kontzeptua hurbiltzen die enpresa txiki eta ertainei eta berrikuntza agentziei.

Zein da proiektuaren helburua?

Proiektu hau Europako HORIZON 2020 deialdiaren barruan kokatzen da. Sei bazkideko partzuergoa da, eta bi urtez lan egingo dute elkarrekin.

Proiektuak enpresa txiki eta ertainen berrikuntza gaitasuna uztartu nahi du beste berrikuntza batzuekin (gizarte berrikuntzarekin, adibidez), eta, hala, berrikuntza potentziala sustatuko da eta garapen ekonomikoa erraztuko da enpresetan.

Proiektuaren helburua da berrikuntza gaitasunetan sakontzea eta bazkideengandik ikasi ahal izatea: haiek berrikuntza neurtzeko zer egiten duten eta berrikuntza agentzia gisa zer tresna eta programa erabiltzen dituzten jakitea.

Besteek zer egiten duten jakiteari esker, programa horiek hobetu ahalko ditugu gure ingurunean eta gure enpresetan.

Ekimen garrantzitsuenetako bat berrikuntza ikuskatzeko tresna bat garatzea da, berrikuntza gaitasuna bultzatzeko eta enpresek duten potentziala identifikatzeko.Tresna horrek metodologia berri bat garatuko du, eta lagungarria izango da ETEen sektorean berrikuntza bultzatzeko.

Zer ekintza gauzatuko dira?

  • Berrikuntzako auditoria tresna hobetu bat garatu, probatu eta baliozkotuko da, berrikuntza potentzialaren aprobetxamendua bultzatzeko, gizarte berrikuntzako alderdiak ere barnean harturik.
  • Ausazko kontrol saiakuntzak aplikatzea ingurune erreal batean (ETEei zerbitzuak emanez), garatutako berrikuntzari laguntzeko eskemaren eraginkortasuna frogatzeko metodo gisa.
  • Berrikuntzak bultzatutako ETEei laguntzea merkatuaren aukerak hobeto aitor ditzaten, elkarren lehiakide diren soluzio berritzaileak uler ditzaten, eta gizarte berrikuntzako gaitasunak aprobetxatzea susta dezaten.
  • Jardunbide egokien eredu izatea eta beste berrikuntza agentzia batzuk bultzatzea, politikak eta probatutako eskemak esperimentatu ditzaten.

Nork finantzatzen du?

Proiektu hau HORIZON 2020 programarekin batera finantzatuta dago.

Ezagutu proiektuaren bazkideak

  • Steinbeis innovation ggmbh, Alemania
  • Kroaziako ekonomia ganbera (cce), Kroazia
  • Pentru dezvoltare regionalasud-muntenia agentzia, Errumania
  • Stichting business development friesland, Herbehereak
  • Torino innovazione centro di ricerca e di trasferimento tecnologico scarl, Italia

Ezagutu gehiago

www.depositproject.eu