Best Energy

Donostia Sustapenak gidatutako proiektua. Energiaren kontsumoa eta ekoizpena monitorizatu ditu (teknologiaren bidez), eraikin publikoetan eta argiteria publikoan energia-eraginkortasuna hobetzeko.

Zein izan zen proiektuaren helburua?

Best Energy egitasmoaren oinarria izan da azken belaunaldiko teknologia integratzea (eraikuntzan, argiztapenean eta informazio eta komunikazioetan), kontrol eta monitorizazio sistema berritzaileetan.

Hasierako helburua eraikinetako energia kontsumoa % 12 eta argiteria publikoa % 30 murriztea izan zen. Horretarako, etengabe eta denbora errealean kontrolatu zen pantailen bidez energia kontsumoa eta sorkuntza.

Era berean, energia kontsumoaren inguruan kontzientziatzen saiatu ziren, herritarren portaera aldatzeko horri dagokionez.

Zein izan ziren ekintza nagusiak?

Hauxe izan zen programa.

  • Teknologia berrietan oinarritutako kontrol sistemak diseinatzea eta abian jartzea, kontsumoa eta ekoizpena denbora errealean monitorizatu ahal izateko.
  • Energiaren produkzioaren eta kontsumoaren kontrola zentralizatzea, efizientzia energetikoa kontsumoaren eta ekonomiaren ikuspegitik aztertzeko.
  • Bildutako datuak aztertu ondoren, efizientzia energetikoa hobetzeko neurriak ezartzea.
  • Efizientzia energetikoa hobetuz lortutako energia aurrezkiaren bidez, kostuak murrizten diren aztertzea.

Nork finantzatu zuen?

Best Energy proiektua Europar Batasuneko Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Politikari Laguntzeko Programarekin (ICT-PSP) batera finantzatua da (238889 dirulaguntza zenbakia).

Ezagutu proiektuaren bazkideak

  • Giroa SA (Euskadi)
  • Viborg udalerria (Danimarka)
  • COWI A/S (Danimarka)
  • Saarlandesko Unibertsitatea –USAAR– (Alemania)
  • Energydesign Braunschweig (Alemania)
  • Rumpe Information Technologies GmbH (Alemania)
  • Braunschweigeko Unibertsitate Teknologikoa (Alemania)
  • Almada (Portugal)
  • AGENEAL – Almadako Udal Energia Agentzia (Portugal)
  • Green Power Monitor Sistemas de Monitorización SL (Espainia)
  • Enesa a.s. (Txekiar Errepublika)
  • Aachengo Unibertsitatea –RTHA– (Alemania)

Ezagutu gehiago

www.bestenergyproject.eu